Bertsotxotx ekimena larunbatean, sei sagardogile eta lau bertsolarirekin
Ordiziako Gaztetxearen 25. urteurreneko ekitaldien harira, Bertsotxotx ekimena egingo dute etzi Ordizian. Zalbide (Abaltzisketa), Aulia (Legorreta), Urbitarte (Ataun), Begiristain (Ikaztegieta), Otatza (Zerain) eta Isastegi (Aldaba, Tolosa) sagardotegi...
Ordiziako Gaztetxearen 25. urteurreneko ekitaldien harira, Bertsotxotx ekimena egingo dute etzi Ordizian. Zalbide (Abaltzisketa), Aulia (Legorreta), Urbitarte (Ataun), Begiristain (Ikaztegieta), Otatza (Zerain) eta Isastegi (Aldaba, Tolosa) sagardotegietako sagardoa dastatzeko aukera izango da 18:00etatik aurrera, eta giro alaitzen hasten denean, 19:00ak aldera, Iban Urdangarin, Aitor Sarriegi, Iñaki Apalategi eta Ainhoa Mujika bertsolari goierritarrak hasiko dira kantuan.
Oraindik ez dute zehaztu edalontzia zenbat kobratuko duten, baina behin hura ordainduta jendeak nahi adina edan ahal izango du. Sagardo upeletako batzuk Plaza Nagusian jarriko dituzte, eta beste batzuk udaletxeko arkupeetan.