‘Diligentzian bidaia’ tailerra egingo dute larunbatean Zumalakarregin
Zumalakarregi museoan antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbatean, martxoaren 12an, Diligentzian bidaia saioan parte hartu ahal izango dute 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek, 17:30etik 19:00etara. Martxoaren 19an, zinema eman...
Zumalakarregi museoan antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbatean, martxoaren 12an, Diligentzian bidaia saioan parte hartu ahal izango dute 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek, 17:30etik 19:00etara. Martxoaren 19an, zinema emango dute euskaraz eta 26an, Egun batez diseinatzaile tailerra egingo dute. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute 943 889900ra deituta edota mzumalakarregi@gipuzkoa.net-era idatzita.