Eskolarteko ibilaldi neurtua egingo dute igandean
Goierri osoko ikasleek parte hartuko dute igandean Beasainen egingo den ibilaldi neurtuan. Eskola kiroleko arduradunek eta Aizkorri Mendizale Elkarteak antolatu du aurten, eta Zumarraga, Urretxu eta Legazpiko ikasleek eta gurasoek ere parte hartuko du...
Goierri osoko ikasleek parte hartuko dute igandean Beasainen egingo den ibilaldi neurtuan. Eskola kiroleko arduradunek eta Aizkorri Mendizale Elkarteak antolatu du aurten, eta Zumarraga, Urretxu eta Legazpiko ikasleek eta gurasoek ere parte hartuko dute. Guztira 500 pertsona inguruk parte hartzea espero dute antolatzaileek: 300 haur eta 200 laguntzaile.
Loinazko San Martin hasiko da ibilaldia, 08:30ean, eta Loinazko ermitatik igaroz Agortako gainera joan beharko dute. Bertan egingo dute amaiketakoa eta handik berriz ere San Martin plazara joan beharko dute mendizaleek. Nahi dutenek Agortako gainetik Usurbera igotzeko aukera ere izango dute eta, hala, ibilbidea pixka bat luzatu.
Ibilbidean hiru kontrol gunetatik igaro beharko dute parte hartzaileek. Lehen kontrola Mendizabal baserrian egongo da, bigarrena Agortan eta hirugarrena eta azkena Olazar baserrian.