Igartza literatur bekara lanak aurkezteko epea ekainera arte irekita dago
Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatuta, idazle berriei zuzendutako Igartza literatura-sorkuntza bekara lanak aurkezteko epea ireki dute. Ekainaren 30era arte aurkeztu ahalko dira lanak. Beka jasotzen duenak 6.000 euroko dirulaguntza izango du literatura-sorkuntza proiektua egiteko. Lehiaketa deialdira narratibako lanak egiteko proiektuak aurkeztu daitezke, eleberriak edo ipuin-bildumak izan daitezkeenak. Jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izan behar dira, beren zatiren bat edo osotasuna inon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste inondik moldatugabeak. Deialdia irekia da, baina idazle berriei zuzendutakoa dela kontuan hartuta, bi baldintza bete beharko dituzte lehiakideek: Lana entregatzean 35 urte bete gabe izatea eta aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako narratiban liburu bat baino gehiago ez izatea. Bi baldintza horien muga, proiektuak jasotzeko unekoa izango da, hau da, 2011ko ekainaren 30a. Sari hau behin irabazi duen idazlea ezingo da berriz aurkeztu. Lanaren lagina aurkeztu beharko da Parte hartzaile bakoitzak landu nahi duen kontakizunaren azalpena aurkeztu beharko du. Gehienez ere 2 eta 4 orri bitartean izan beharko ditu tea argumentua, egitura, luzeera, estiloa… zehaztu beharko ditu bertan. Proiektuaren 15 eta 20 orrialde bitarteko lagina ere aurkeztu beharko du eta, gutunazal itxi batean, egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoaren helbidea, telefono zenbakia eta nortasun-agiriaren fotokopia. Gutunazalaren kanpoaldean idazlanaren izenburua zehaztu [...]
Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatuta, idazle berriei zuzendutako Igartza literatura-sorkuntza bekara lanak aurkezteko epea ireki dute. Ekainaren 30era arte aurkeztu ahalko dira lanak. Beka jasotzen duenak 6.000 euroko dirulaguntza izango du literatura-sorkuntza proiektua egiteko.
Lehiaketa deialdira narratibako lanak egiteko proiektuak aurkeztu daitezke, eleberriak edo ipuin-bildumak izan daitezkeenak. Jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izan behar dira, beren zatiren bat edo osotasuna inon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste inondik moldatugabeak.
Deialdia irekia da, baina idazle berriei zuzendutakoa dela kontuan hartuta, bi baldintza bete beharko dituzte lehiakideek: Lana entregatzean 35 urte bete gabe izatea eta aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako narratiban liburu bat baino gehiago ez izatea. Bi baldintza horien muga, proiektuak jasotzeko unekoa izango da, hau da, 2011ko ekainaren 30a. Sari hau behin irabazi duen idazlea ezingo da berriz aurkeztu.
Lanaren lagina aurkeztu beharko da
Parte hartzaile bakoitzak landu nahi duen kontakizunaren azalpena aurkeztu beharko du. Gehienez ere 2 eta 4 orri bitartean izan beharko ditu tea argumentua, egitura, luzeera, estiloa… zehaztu beharko ditu bertan. Proiektuaren 15 eta 20 orrialde bitarteko lagina ere aurkeztu beharko du eta, gutunazal itxi batean, egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoaren helbidea, telefono zenbakia eta nortasun-agiriaren fotokopia. Gutunazalaren kanpoaldean idazlanaren izenburua zehaztu behako du. Laginaren eta kontakizunaren lau kopia aurkeztu beharko ditu.
Dokumentu horiek denak Beasaingo Udaleko Euskara sailera eraman edo bidali beharko ditu lehiakideak. Posta elektronikoz euskera@beasain.net helbidera bidali behar dira.
Karmele Jaio, Igor Estankona eta Xabier Etxeberria izango dira aurten epaimahaiko kdeak eta jasotako proiektu guztien artetik bat izendatuko dute irabazle 2011ko irailaren 10a baino lehen. Baina lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe ere utzi dezakete.
Urte beteko epea lana aurkezteko
Bekako diru-kopuruaren erdia, irabazle izendatu bezain laster jasoko du irabazleak, eta beste erdia, idazlana amaituta entregatu eta urte betera, epaimahaikoek onespena emandakoan. Irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du gehienez, idazlan amaitua Beasaingo Udalari helarazteko. Lanak gutxienez 75 orrialde izan beharko ditu.
Aipatutako denbora tarte horretan egileak hasierako proiektua aldatu nahi izango balu, epaimahaikoei jakinarazi beharko die aldaketaren berri eta haien onespena jaso beharko du.