Lazkaon Elosegi kalea itxi dute

Hirigintza lanak hasi ditu Lazkaoko Udalak Elosegi kalean, Antsoategi taberna ondotik Beneditarren komentu pareraino espaloia eta bizikletarien bidea eraikitzeko proiektua garatzeko. Errepidea estutu egingo dute, eta inprimatutako hormigoi koskaduna jarriko dute bide-zoruan. Etxe multzoaren albotik bost metroko espaloia izango da behin obrak bukatutakoan. Atzo hasi ziren langileak eginkizunean, eta errepidea herenegun eguerdian itxi zuten. Lau hilabeterako moztuta egongo da, norantza batean. Orain kotxearekin Beasain aldetik bakarrik sar daiteke Lazkaoko herrigunera; irteteko, berriz, saihesbideko Ataun aldeko bidegurutzea erabili behar da. Autobus geralekuak ere ezeztatuta daude Lazkao Txiki Zelaian.

Hirigintza lanak hasi ditu Lazkaoko Udalak Elosegi kalean, Antsoategi taberna ondotik Beneditarren komentu pareraino espaloia eta bizikletarien bidea eraikitzeko proiektua garatzeko. Errepidea estutu egingo dute, eta inprimatutako hormigoi koskaduna jarriko dute bide-zoruan. Etxe multzoaren albotik bost metroko espaloia izango da behin obrak bukatutakoan. Atzo hasi ziren langileak eginkizunean, eta errepidea herenegun eguerdian itxi zuten.

Elosegi kalea itxita, atzo, Lazkaon. Beasain aldetik sar daiteke herrigunera, baina irteteko Ataun aldeko saihesbideko bidegurutzera joan behar da, Hirigoien kaletik. Arg.: Aimar Maiz

Lau hilabeterako moztuta egongo da, norantza batean. Orain kotxearekin Beasain aldetik bakarrik sar daiteke Lazkaoko herrigunera; irteteko, berriz, saihesbideko Ataun aldeko bidegurutzea erabili behar da. Autobus geralekuak ere ezeztatuta daude Lazkao Txiki Zelaian.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa