‘Lo aurreko hitzak’ saioa entzungai bihar eta etzi
Bihar, martxoak 11 Ekaitz Goikoetxea beasaindarrak eta Burlatako Askatasuna Institutuko Leire Alonso, Saioa Gonzalo, Ilargi Perez, Maite Arizaleta, Maddi Gartzia eta Unai Casado bere ikasleek azken asteotan ikasgelan ondutako Lo aurreko hitzak olerk...
Bihar, martxoak 11 Ekaitz Goikoetxea beasaindarrak eta Burlatako Askatasuna Institutuko Leire Alonso, Saioa Gonzalo, Ilargi Perez, Maite Arizaleta, Maddi Gartzia eta Unai Casado bere ikasleek azken asteotan ikasgelan ondutako Lo aurreko hitzak olerki, ipuin eta musika emanaldia egingo dute Ordiziako Jakintza eta Lazkaoko San Benito ikastoletan. Egitasmo horren helburua, sormen eta adierazpide artistiko desberdinekin landutako saioa adin bereko ikasle goierritarrekin partekatzea da. Ikastetxeetan egindakoa Segura Irratiko Itaka saioan entzungai izango da larunbatean goizeko hamarretatik aurrera. Saioa asteazkenean errepikatuko dute 21:30etan