Ordiziako ikasleek 60 ezpel landatuko dituzte bihar
Jakintza ikastolako LHko 6. mailako 52 ikasleek eta Urdaneta ikastetxeko maila bereko beste 62 ikaslek 60 ezpel landare (Buxus semprevirens) landatuko dituzte bihar Oreja parkean. Binaka landatuko dituzte, udal lorazainen laguntzarekin. Jakintzakoak 10...
Jakintza ikastolako LHko 6. mailako 52 ikasleek eta Urdaneta ikastetxeko maila bereko beste 62 ikaslek 60 ezpel landare (Buxus semprevirens) landatuko dituzte bihar Oreja parkean. Binaka landatuko dituzte, udal lorazainen laguntzarekin. Jakintzakoak 10:30ean hasiko dira lehen ezpelak landatzen, eta 11:30ean Urdanetakoen txanda izango da. Iaz 60 gorosti landare landatu zituzte leku berean Ordiziako bi ikastetxeetako ikasleek.












