Ordizian elkarteak webgunea aurkeztu du
Ordiziako merkatari eta ostalariak biltzen dituen Ordizian elkarteak eta Ordiziako Udalak sinatutako hitzarmen eta merkataritza planaren baitan adostutako konpromisoak badu beste berritasun bat: www.ordizian.com, Ordizian elkartearen webgunea. Gaur egungo garai eta beharretara egokitzeko urrats modura aurkeztu dute webgunea, eta helburu nagusia elkarteko bazkideen eta bezeroen arteko komunikazioa ahalbidetzea eta erraztea da. D’elikatuz zentroko aretoa baliatu dute Ordizian elkarteko kideek webgunea plazaratzeko. Elkarteko bazkide Ana Hidalgok egin zituen bozeramaile lanak, eta haren ondoan ziren Iñaki Donabera elkarteko lehendakariordea, Edurne Rubio elkarteko bokala eta Josune Insausti Ordizian elkarteko idazkaria. Promozio bereziak sarean Webgunearen itxura oso argia eta grafikoa da, eta begi-kolpean ikus daitezke gunearen atal guztiak. Saltokien kale-planoa, Ordizian txartelaren eskaera egiteko aukera duen atal berezia, azken berrien eta promozioen atala, merkatari eta ostalarien informazioa jasotzen duena, eta bideo eta argazkiak biltzen dituen multimedia atala dira nabarmenenak. Ordiziako ACV Multimendia enpresak garatu du webgunea. “Webguneak eskaintzen dituen aukerak asko dira, eta ziur gaude bisitari, bezero eta merkatarientzat baliagarria izango direla”, adierazi du Hidalgok. Bezero eta merkatariei gunea bisitatzeko deia egiteaz gain, Hidalgok nabarmendu “promozio bereziak” eskainiko dituztela gunea bisitatzen dutenen artean. Aurrera begira atal gehiago sortzeko asmoa ere badute Ordizianekoek. Bazkideentzako oharra Dendan edo tabernan oraindik ordenagailurik ez duten bazkideei ere zuzendu [...]
Ordiziako merkatari eta ostalariak biltzen dituen Ordizian elkarteak eta Ordiziako Udalak sinatutako hitzarmen eta merkataritza planaren baitan adostutako konpromisoak badu beste berritasun bat: www.ordizian.com, Ordizian elkartearen webgunea. Gaur egungo garai eta beharretara egokitzeko urrats modura aurkeztu dute webgunea, eta helburu nagusia elkarteko bazkideen eta bezeroen arteko komunikazioa ahalbidetzea eta erraztea da.
D’elikatuz zentroko aretoa baliatu dute Ordizian elkarteko kideek webgunea plazaratzeko. Elkarteko bazkide Ana Hidalgok egin zituen bozeramaile lanak, eta haren ondoan ziren Iñaki Donabera elkarteko lehendakariordea, Edurne Rubio elkarteko bokala eta Josune Insausti Ordizian elkarteko idazkaria.
Promozio bereziak sarean
Webgunearen itxura oso argia eta grafikoa da, eta begi-kolpean ikus daitezke gunearen atal guztiak. Saltokien kale-planoa, Ordizian txartelaren eskaera egiteko aukera duen atal berezia, azken berrien eta promozioen atala, merkatari eta ostalarien informazioa jasotzen duena, eta bideo eta argazkiak biltzen dituen multimedia atala dira nabarmenenak. Ordiziako ACV Multimendia enpresak garatu du webgunea.
“Webguneak eskaintzen dituen aukerak asko dira, eta ziur gaude bisitari, bezero eta merkatarientzat baliagarria izango direla”, adierazi du Hidalgok. Bezero eta merkatariei gunea bisitatzeko deia egiteaz gain, Hidalgok nabarmendu “promozio bereziak” eskainiko dituztela gunea bisitatzen dutenen artean. Aurrera begira atal gehiago sortzeko asmoa ere badute Ordizianekoek.
Bazkideentzako oharra
Dendan edo tabernan oraindik ordenagailurik ez duten bazkideei ere zuzendu zaizkie, ordenagailua eta konexioa eskuratzeko laguntza izango dutela esanez.