Play Station Lehiaketa egingo dute larunbatean Idiazabalgo Gaztetxean
Larunbatean, martxoaren 12an 16:00etan hasita Pro Revolution Soccer 2011 Play Station Txapelketa egingo dute Gaztetxean. Parte hartu nahi dutenek laurak arteko epea dute izena emateko, Gaztetxean edo Izparren. Bakoitzak euro bat ordaindu beharko du ...
Larunbatean, martxoaren 12an 16:00etan hasita Pro Revolution Soccer 2011 Play Station Txapelketa egingo dute Gaztetxean. Parte hartu nahi dutenek laurak arteko epea dute izena emateko, Gaztetxean edo Izparren. Bakoitzak euro bat ordaindu beharko du eta irabazleak bildutako dirua etxeratuko du. Antolatzaileen arabera, izena ematen duen jendearen araberakoa izango da txapelketaren iraupena. Printzipioz ordea, bihar sailkapen fasea eta 19an finalaurrekoak eta finala jokatzea aurreikusten dute.