Zumarragako Arcelor Mittal lantegia
Gaur sutea sortu da Arcelor Mittal siderurgia enpresak Zumarragan duen lantegian. Suhiltzaileak bertan izan dira, “zentraleko kondentsadoreetan sortu da sutea”. Arcelor-Mittal enpresan eman duten informazio bakarra da, izan ere, saileko arduradunak ez du beste informaziorik eman nahi izan. Lekuko baten arabera, “eguerdiko hamabiak baino lehen suhiltzaileak zeuden Kaminpeko inguruetan eta ke beltza asko ateratzen zen bertatik”.