Aitxuriko ikasleek hainbat zuhaitz landatu dituzte
Aitxuri herri eskolako ikasleek hainbat zuhaitz landatu dute Zuhaitz Egunean, Anduetza baserriaren ingurunean. Azken urte hauetan Eskola Agenda 21aren barruan, ingurunea eta ingurunearekiko errespetua lantzen ari dira Aitxurin eta urteroko moduan, Z...
Aitxuri herri eskolako ikasleek hainbat zuhaitz landatu dute Zuhaitz Egunean, Anduetza baserriaren ingurunean.
Azken urte hauetan Eskola Agenda 21aren barruan, ingurunea eta ingurunearekiko errespetua lantzen ari dira Aitxurin eta urteroko moduan, Zuhaitz Eguna ospatu zuten joan den ostiralean, martxoaren 11an eskolan. Lanketa hori haur guztiekin egin arren, 3. 4. 5. eta 6. mailako haurrak izan ziren eskolatik irten eta zuhaitzak landatzera joan zirenak.
Zuhaitzei jarraipena
Aitxuritik jakitera eman dutenez hori ez da egin duten ekintza bakarra. Bi urtetik 6. mailara arteko haur talde bakoitzak zuhaitz baten ardura hartu du bere gain eta jarraipena egingo diote.
Horrez gain, aste osoan zehar Aizkorriko Ataria Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko interpretazio zentroan hainbat gai jorratuko dituzte: parke naturalak, bioaniztasuna, basoak, pago motzen basoa, ikatza…