Jende asko elkartu da Zegaman Joxean Ormazabalen omenez antolatutako ekitaldian. Omenaldia Zegamako Udalak, herriko elkarteek eta eskualdeko hainbat eragilek antolatu zuten eta bertaratutakoen hitzetan «omenaldi xumea baina hunkigarria» izan zen. Igandean, martxoaren 12an, 12:55ak aldera txalaparta doinuez eman zioten hasiera ekitaldiari, Xabi Arakama eta Jon Berasategik. Ordurako jende asko zegoen kultur etxeko magnoliaren inguruan. Bertan zegamarrez gain, eskualdeko herrietako hainbat bizilagun eta Ormazabalen senitartekoak, lankideak eta lagunak ikus zitezkeen. Txalaparta saioaren ondoren, ordubatean Xabier Azurmendik eta Tobera musika eskolako txistu taldeak Agurra egin zuten. Harria eta plaka Joxantonio Ormazabalen omenez, kultur etxearen ondoko magnoliaren azpian harria eta plaka jarri dituzte. Ekitaldiaren hasieran, harria zapi batekin estalita zegoen eta agerian utzi bitartean, Tobera musika eskolakoen eskutik Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak entzun ahal izan zen. Segidan, Arantxa Ortiz eta Josu Oiarbidek trikitia jo zuten, Ane Asurmendik bodhrama, Ainhoa Berasategik harrizko txalaparta eta Xabi Arakamak berriz, egurrezko txalaparta. Ondoren Aitxuri herri eskolako bost urteko haurrek eta 1. eta 2. mailako ikasleek Astoa ikusi nuen abestia kantatu zuten Tobera musika eskolako txistulariak lagun zituztela. Ordubata pasatxo zela, Aitxuriko ikasleek idazlearen pasarte eta olerki batzuk irakurri zituzten. 3. mailakoen eskutik Handiustea entzun ahal izan zen. 5. mailako haurrek Elurra irakurri zuten, 4. mailakoek [...]
Bareak Beasaingo merkatarien eta ostalarien elkarteak hainbat ekintza eta eskaintza berezi egingo ditu martxoan eta apirilean. Gaur bertan, elkarteak ostalaritzaren alorrean egiten duen lehen saria zozkatuko dute: Donostiako La Perla talasoterapian bi pertsonentzako zirkuitoa eta bazkaria eta herriko tabernetan gastatzeko ehun euroko balea. Astean zehar elkarteko txartelarekin erosketak ordaindu dituztenen artean ostiralean Usurben egongo den Juan Carlos Rubioren 100 metro koadro antzezlanerako bost sarrera bikoitz ere zozkatuko dituzte Bareakekoek. Erosketa baleak Martxoan eta apirilean txartelarekin ordaindutako erosketengatik euro bat, 10 euro, 20 euro eta 50 euroko balioa duten erosketa baleak banatuko dituzte bezeroen artean. Bareak elkarteko edozein dendatan trukatu ahalko dira baleak hurrengo erosketetan. Urtean zehar elkarteko txartela egiten dutenei bost euroko txekeak ere banatuko zaizkie. Ardo azoka maiatzean Ostalaritza indartzeko asmoz iaz elkarteak martxan jarritako pintxopoteoa ekimenak ere aurrera jarraituko du aurten. Azken asteetan gainera, Usurbe, Arrano eta Plazape tabernek ere bat egin dute ekimenarekin. Aurrerantzean beraz, ostegunetan, hiru taberna horietan ere urteko ardoa eta pintxoa euro eta erdian eskainiko dute. Ostalaritza indartzeko eta elkartea kalera irtetzeko helburuarekin egingo dute aurten ere ardo azoka. Maiatzeko lehen asteburuan izango da, eta aurten lehen aldiz Kale Nagusian. Herri erdiguneko kale osoan jarriko dituzte postuak hamar upategi inguruk, eta jendeak ardo mota [...]
Euskadiko Txapelketaren barruan jokatu diren probetan lehendabiziko postua lortu dute Josetxo Mujika, Gema Hernandez eta Ibone Sanchez taldekideek, bakoitzak bere modalitatean.
Iñaki Telleria musikari idiazabaldarrak SinfoKids musika eta hezkuntza uztartzen dituen ikus-entzunezko proiektuan parte hartu du. Proiektu horren helburua, eskola-umeei zein gainerakoei soinuen eta musika sinfonikoaren mundua hurbiltzea da. Horretarako unitate didaktikoetan banatutako DVD bat grabatu zuten. Otsailaren 12an ETB1ean eman zuten DVDa, programa bakarrean eta egun larunbatero ikus daiteke ETB3an, 10 minutuko unitate didaktikoetan banatuta. Idiazabaldarrak SinfoKids-i zein bere gainerako proiektuei buruz hitz egin du. Nondik dator SinfoKids proiektua? Duela bi urte inguru Euskadiko Orkestraren didaktika sailetik familientzako kontzertu didaktikoak egiten hasi ginen. Hilean behin izaten dira eta kontzertu horien ildotik, Mikel Cañada Euskadiko Orkestrako arduradunari DVDa egiteko ideia bururatu zitzaion. Euskadiko Orkestrak, ETBk eta Hezkuntza Sailak elkarlanean egin dute lan hori. Non zabalduko dute DVDa? Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztietan, publiko zein pribatuetan banatuko dute. Norberak ere eskuratu ahal izango du eta lau hizkuntzatan (euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez) eginda dagoenez, kanpoan zabaltzeko aukera ere ematen du. DVDak musika modu pedagogikoan lantzen duela diote. Zer da umeei pedagogikoki musika erakustea? Ume batek ondo pasatzen duenean, dena askoz azkarrago ikasi ohi du eta horregatik DVD honen oinarrian marrazki erakargarriak, erritmoak, parreak… daude. Beraiek joku bat bezala hartzen dute, eta poliki poliki orkestra batean musikariak nola kokatzen diren, instrumentu bakoitzak zein soinu [...]
Aita Iparragirre ikastetxeak Midnight Madness antzerkia antolatu du datorren ostiralerako herri eskolako haurrentzako. Antzerkia Guraso Elkartean izango da arratsaldeko hiruretan.
Kantu eta txiste afaria antolatu du ostiralerako, martxoaren 18rako, Arretxe elkarteak. Kantu saioa Basajaun taldeak animatuko du eta tartean Juanito Mendizabalek eta Jose Ramon Aldasoro Txurdok txisteak kontatuko dituzte. Hitzordua 20:30ean izango ...
Ion Telleria gazte independentistaren urtebetetze eguna da gaur, martxoak 15. Egun Soto del Real (Madril) espetxean dago preso eta hari urte askotarako opatzeko helburuarekin haren lagun artekoek, Idiazabalgo ezker abertzaleko kideek, herriko hainba...
Aitxuri herri eskolako ikasleek hainbat zuhaitz landatu dute Zuhaitz Egunean, Anduetza baserriaren ingurunean. Azken urte hauetan Eskola Agenda 21aren barruan, ingurunea eta ingurunearekiko errespetua lantzen ari dira Aitxurin eta urteroko moduan, Z...
Bui Quoc Chau vietnamdarrak 80. hamarkadan asmatutako teknika da Fazioterapia. Javier Felipe Perez adituak azaldu duenaren arabera, “ziri baten bidez aurpegiko gune zehatz batzuetan presioa eginda hezurretako, giharretako eta artikulazioetako tr...
Bihar iluntzean DVD bidezko opera emanaldia egingo dute Legazpin. Haendel konposatzailearen Serse operaren bigarren zatia proiektatuko dute, lehena pasa den astean ikusi ondoren. Emanaldia 20:30ean hasiko dute kultur etxean, eta sarrera irekia da herri...
Legazpi 1936ko irailaren 19an okupatu zuten Francoren aldeko tropa nazionalek. Ordurako, 2.400 biztanleko herri txikian 300ndik gora bizilagun falta ziren, garai beltz eta luze baten hasieraren iragarle gisa. Iñaki Iurrebaso soziologo legazpiarrak liburu baten forma eman die kontakizun horiei. Legazpi 1936 izenburupean aurkeztuko du gaur 19:00etan kultur etxean. 36ko gerrarekin lotutako Legazpiko kontakizunen, gertaeren eta dokumentuen narrazio idatzia. Lan honetan beste hainbat herritarrek laguntza izan du Iurrebasok. Gerra aurreko Legazpi «herri txikia» zen, 2.400 biztanlekoa. Oraindik ere gizarte tradizionalaren ezaugarri asko zituen. «Baserriak pisu handia zuen, industria, Patriziorena batez ere, haziz bazihoan ere», dio Iurrebasok. Fabriketarako immigrazioa hasia zen jada, Hego Euskal herritik gehienbat. Herri «euskalduna eta oso abertzalea» zen –1933ko huteskundeetan 3 herritarretik 2k EAJri eman zion botua–. 36ko gerra uztailaren 18an lehertu zen, Francoren tropak altxatu zirenean. Euskal Herrian Mola jeneralak gidatu zuen altxamendua Nafarroan. Legazpira gerra hasi eta bi hilabetetara heldu zen. Denbora horretan errepublikarren esku egon zen herria. «Erantzuna bat-batekoa izan zen, sindikatuek eta ezkerreko alderdiek greba orokorra deitu zuten, eta Legazpin erantzun zabala izan zuen» azaldu du Iurrebasok. Gerra piztu eta bi egunera «oinarrizko defentsa bat» ere sortuta zuten herrian; inguruko mendietan lubakiak egiten hasiak ziren. Udalak herritarrei arma guztiak entregatzeko exijitu zien, ibilgailuak jaso [...]
Benito Ros eta Ion Areitiok lortu zituzten lehenengo eta bigarrengo postuak Superclass mailan. Biak ere, mundu mailan errefente dira kirol honetan....