Eskaintza bereziak egingo ditu Bareakek datozen asteetan
Bareak Beasaingo merkatarien eta ostalarien elkarteak hainbat ekintza eta eskaintza berezi egingo ditu martxoan eta apirilean. Gaur bertan, elkarteak ostalaritzaren alorrean egiten duen lehen saria zozkatuko dute: Donostiako La Perla talasoterapian bi pertsonentzako zirkuitoa eta bazkaria eta herriko tabernetan gastatzeko ehun euroko balea. Astean zehar elkarteko txartelarekin erosketak ordaindu dituztenen artean ostiralean Usurben egongo den Juan Carlos Rubioren 100 metro koadro antzezlanerako bost sarrera bikoitz ere zozkatuko dituzte Bareakekoek. Erosketa baleak Martxoan eta apirilean txartelarekin ordaindutako erosketengatik euro bat, 10 euro, 20 euro eta 50 euroko balioa duten erosketa baleak banatuko dituzte bezeroen artean. Bareak elkarteko edozein dendatan trukatu ahalko dira baleak hurrengo erosketetan. Urtean zehar elkarteko txartela egiten dutenei bost euroko txekeak ere banatuko zaizkie. Ardo azoka maiatzean Ostalaritza indartzeko asmoz iaz elkarteak martxan jarritako pintxopoteoa ekimenak ere aurrera jarraituko du aurten. Azken asteetan gainera, Usurbe, Arrano eta Plazape tabernek ere bat egin dute ekimenarekin. Aurrerantzean beraz, ostegunetan, hiru taberna horietan ere urteko ardoa eta pintxoa euro eta erdian eskainiko dute. Ostalaritza indartzeko eta elkartea kalera irtetzeko helburuarekin egingo dute aurten ere ardo azoka. Maiatzeko lehen asteburuan izango da, eta aurten lehen aldiz Kale Nagusian. Herri erdiguneko kale osoan jarriko dituzte postuak hamar upategi inguruk, eta jendeak ardo mota [...]
Bareak Beasaingo merkatarien eta ostalarien elkarteak hainbat ekintza eta eskaintza berezi egingo ditu martxoan eta apirilean. Gaur bertan, elkarteak ostalaritzaren alorrean egiten duen lehen saria zozkatuko dute: Donostiako La Perla talasoterapian bi pertsonentzako zirkuitoa eta bazkaria eta herriko tabernetan gastatzeko ehun euroko balea.
Astean zehar elkarteko txartelarekin erosketak ordaindu dituztenen artean ostiralean Usurben egongo den Juan Carlos Rubioren 100 metro koadro antzezlanerako bost sarrera bikoitz ere zozkatuko dituzte Bareakekoek.
Erosketa baleak
Martxoan eta apirilean txartelarekin ordaindutako erosketengatik euro bat, 10 euro, 20 euro eta 50 euroko balioa duten erosketa baleak banatuko dituzte bezeroen artean. Bareak elkarteko edozein dendatan trukatu ahalko dira baleak hurrengo erosketetan. Urtean zehar elkarteko txartela egiten dutenei bost euroko txekeak ere banatuko zaizkie.
Ardo azoka maiatzean
Ostalaritza indartzeko asmoz iaz elkarteak martxan jarritako pintxopoteoa ekimenak ere aurrera jarraituko du aurten. Azken asteetan gainera, Usurbe, Arrano eta Plazape tabernek ere bat egin dute ekimenarekin. Aurrerantzean beraz, ostegunetan, hiru taberna horietan ere urteko ardoa eta pintxoa euro eta erdian eskainiko dute.
Ostalaritza indartzeko eta elkartea kalera irtetzeko helburuarekin egingo dute aurten ere ardo azoka. Maiatzeko lehen asteburuan izango da, eta aurten lehen aldiz Kale Nagusian. Herri erdiguneko kale osoan jarriko dituzte postuak hamar upategi inguruk, eta jendeak ardo mota ezberdinak probatzeko aukera izango du. Oraindik ez dute zehaztu zein upategik parte hartuko duten maiatzaren 6an eta 7an egingo duten ardo azokan.