Jende multzoa bildu da Zegaman Joxantonio Ormazabalen omenaldian
Jende asko elkartu da Zegaman Joxean Ormazabalen omenez antolatutako ekitaldian. Omenaldia Zegamako Udalak, herriko elkarteek eta eskualdeko hainbat eragilek antolatu zuten eta bertaratutakoen hitzetan «omenaldi xumea baina hunkigarria» izan zen. Igandean, martxoaren 12an, 12:55ak aldera txalaparta doinuez eman zioten hasiera ekitaldiari, Xabi Arakama eta Jon Berasategik. Ordurako jende asko zegoen kultur etxeko magnoliaren inguruan. Bertan zegamarrez gain, eskualdeko herrietako hainbat bizilagun eta Ormazabalen senitartekoak, lankideak eta lagunak ikus zitezkeen. Txalaparta saioaren ondoren, ordubatean Xabier Azurmendik eta Tobera musika eskolako txistu taldeak Agurra egin zuten. Harria eta plaka Joxantonio Ormazabalen omenez, kultur etxearen ondoko magnoliaren azpian harria eta plaka jarri dituzte. Ekitaldiaren hasieran, harria zapi batekin estalita zegoen eta agerian utzi bitartean, Tobera musika eskolakoen eskutik Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak entzun ahal izan zen. Segidan, Arantxa Ortiz eta Josu Oiarbidek trikitia jo zuten, Ane Asurmendik bodhrama, Ainhoa Berasategik harrizko txalaparta eta Xabi Arakamak berriz, egurrezko txalaparta. Ondoren Aitxuri herri eskolako bost urteko haurrek eta 1. eta 2. mailako ikasleek Astoa ikusi nuen abestia kantatu zuten Tobera musika eskolako txistulariak lagun zituztela. Ordubata pasatxo zela, Aitxuriko ikasleek idazlearen pasarte eta olerki batzuk irakurri zituzten. 3. mailakoen eskutik Handiustea entzun ahal izan zen. 5. mailako haurrek Elurra irakurri zuten, 4. mailakoek [...]
Jende asko elkartu da Zegaman Joxean Ormazabalen omenez antolatutako ekitaldian. Omenaldia Zegamako Udalak, herriko elkarteek eta eskualdeko hainbat eragilek antolatu zuten eta bertaratutakoen hitzetan «omenaldi xumea baina hunkigarria» izan zen.
Igandean, martxoaren 12an, 12:55ak aldera txalaparta doinuez eman zioten hasiera ekitaldiari, Xabi Arakama eta Jon Berasategik. Ordurako jende asko zegoen kultur etxeko magnoliaren inguruan. Bertan zegamarrez gain, eskualdeko herrietako hainbat bizilagun eta Ormazabalen senitartekoak, lankideak eta lagunak ikus zitezkeen.
Txalaparta saioaren ondoren, ordubatean Xabier Azurmendik eta Tobera musika eskolako txistu taldeak Agurra egin zuten.
Harria eta plaka
Joxantonio Ormazabalen omenez, kultur etxearen ondoko magnoliaren azpian harria eta plaka jarri dituzte. Ekitaldiaren hasieran, harria zapi batekin estalita zegoen eta agerian utzi bitartean, Tobera musika eskolakoen eskutik Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak entzun ahal izan zen. Segidan, Arantxa Ortiz eta Josu Oiarbidek trikitia jo zuten, Ane Asurmendik bodhrama, Ainhoa Berasategik harrizko txalaparta eta Xabi Arakamak berriz, egurrezko txalaparta.
Ondoren Aitxuri herri eskolako bost urteko haurrek eta 1. eta 2. mailako ikasleek Astoa ikusi nuen abestia kantatu zuten Tobera musika eskolako txistulariak lagun zituztela.
Ordubata pasatxo zela, Aitxuriko ikasleek idazlearen pasarte eta olerki batzuk irakurri zituzten. 3. mailakoen eskutik Handiustea entzun ahal izan zen. 5. mailako haurrek Elurra irakurri zuten, 4. mailakoek Barrehiztegia eta 6. mailakoek Beharra.
Aitxuriko ikasleen saioaren ondoren, Orkatz eta Orkaz Txiki abesbatzakoek Aberriaren mugak abestia kantatu zuten.
Ekitaldiari bukaera emateko Iker Zubeldia, Mikel Mendizabal eta Eusebio Igartzabalek bertso bana bota zuten. Joxean Ormazabalen izena, izana eta lana ekarri zuten gogora hirurek eta bertaratutakoen hitzetan «emozioz betetako uneak» bizi izan zituzten.
Segidan eta ezustean, Joxantonio Ormazabalen iloba batek hartu zuen hitza eta eskerrak eman zizkien omenaldia antolatu zutenei zein igandean Zegamara joan ziren guztiei.
Bukaeran salda beroa banatu zuten bertaratutakoen artean, eta horrela eman zioten amaiera omenaldiari.