Ziri baten bidez mina kentzen duen teknika
Bui Quoc Chau vietnamdarrak 80. hamarkadan asmatutako teknika da Fazioterapia. Javier Felipe Perez adituak azaldu duenaren arabera, “ziri baten bidez aurpegiko gune zehatz batzuetan presioa eginda hezurretako, giharretako eta artikulazioetako tr...
Bui Quoc Chau vietnamdarrak 80. hamarkadan asmatutako teknika da Fazioterapia. Javier Felipe Perez adituak azaldu duenaren arabera, “ziri baten bidez aurpegiko gune zehatz batzuetan presioa eginda hezurretako, giharretako eta artikulazioetako trastornoak momentuan kentzen dituena”.
Metodo multireflexologikoa dela azaldu du Felipek eta gaixoak gehienez ere presioa nabaritzen duela. Teknikari buruzko guztia ostiralean Bioqiros zentroan egingo duen hitzaldian azalduko du Felipek, eta hitzaldira joaten direnei mina momentuan kenduko die. 19:00etan hasiko da hitzaldia.
Lunbagoak edo migrainek eragiten duten mina segundo gutxira desagertzen da Fazioterapiaren bidez eta zaintiratu baten bidez makuluekin dagoena kontsultatik makuluak besazpian dituela irtetzen omen da.
Formen antzekotasunaren teorian oinarritutako metodoa da eta lau eskema erabiliz gorputz osoan du eragina teknikak. Eskema horien bidez giza gorputza aurpegian kokatzen da.
Edonorentzako teknika
Fazioterapiak edozein pertsonari laguntzeko balio duela dio Felipek, eta baita gorputzeko edozein ataletako mina kentzeko ere. “Orain arte asmatu den teknikarik eraginkorrena eta azkarrena” dela gehitu du.
Osasun alorrean lan egiten dutenei zuzendutako teknika bada ere, beste edozeinek ere ikasi dezakeela aipatu du: “asteburu bateko ikastaroan lehen mailako ezagutza guztia jaso daiteke, baina erabateko prestakuntza hiru kurtsotan jasotzen da”.