Atzegik 50 urtean egindako lana omenduko du aurtengo Olaria sariak
Atzegi izango da 2011ko Legazpiko Olaria saria jasoko duen elkartea. Hala erabaki du sariaren epaimahaiak eta Gipuzkoako adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundeak maiatzaren 3an jasoko du aitortza, Santikutz jaien barruan. Aurten hiru hautagai aurkeztu dituzte Olaria sarira: Atzegi, Legazpiko Gazteak kirol elkartea eta Legazpiko musika banda. Epaimahaia udalean ordezkaritza duten alderdietako kideek, urtero aldatuz doazen hiru elkartek eta iazko irabazleek osatzen dute. Hala, politikariei eta iazko irabazle izan ziren Mirandaolako olagizonei, igeriketa taldeko eta Oripavi eta Iratzarri elkarteetako ordezkari bana batu zitzaien epaimahai gisa jarduteko. Pasa den astean, asteartean, bildu zen talde hau, eta bozketan Atzegi irten zen garaile, aldeko zazpi bozkarekin. Bandak 5 lortu zituen eta gazteen kirol elkarteak aldiz, bi. Bigarren itzulia bi talde finalistekin egin zuten. Hemen, Atzegi 4 bozkarekin suertatu zen garaile eta bandak gainontzeko hiru bozkak eskuratu zituen. Inma Hernandez Urola Garaiako Atzegiko arduraduna da. «Oso gustura» agertu da elkarteari egingo zaion aitortzarekin. «Herriak familiek egiten dugun lanabaloratzen dute eta oso positiboa da hori, oso pozgarria da». Familien elkarteak 50 urte bete zituen iaz, eta Legazpin ekintza desberdinekin ospatu zuten hori, tartean, kultur etxean jarri zuten erakusketa batekin. Urte hauetan, «borroka asko egin duen jende asko», egon dela dio Hernandezek. «Herri askotan eta baita [...]
Aurten hiru hautagai aurkeztu dituzte Olaria sarira: Atzegi, Legazpiko Gazteak kirol elkartea eta Legazpiko musika banda. Epaimahaia udalean ordezkaritza duten alderdietako kideek, urtero aldatuz doazen hiru elkartek eta iazko irabazleek osatzen dute. Hala, politikariei eta iazko irabazle izan ziren Mirandaolako olagizonei, igeriketa taldeko eta Oripavi eta Iratzarri elkarteetako ordezkari bana batu zitzaien epaimahai gisa jarduteko.
Pasa den astean, asteartean, bildu zen talde hau, eta bozketan Atzegi irten zen garaile, aldeko zazpi bozkarekin. Bandak 5 lortu zituen eta gazteen kirol elkarteak aldiz, bi. Bigarren itzulia bi talde finalistekin egin zuten. Hemen, Atzegi 4 bozkarekin suertatu zen garaile eta bandak gainontzeko hiru bozkak eskuratu zituen.
Inma Hernandez Urola Garaiako Atzegiko arduraduna da. «Oso gustura» agertu da elkarteari egingo zaion aitortzarekin. «Herriak familiek egiten dugun lanabaloratzen dute eta oso positiboa da hori, oso pozgarria da».
Familien elkarteak 50 urte bete zituen iaz, eta Legazpin ekintza desberdinekin ospatu zuten hori, tartean, kultur etxean jarri zuten erakusketa batekin. Urte hauetan, «borroka asko egin duen jende asko», egon dela dio Hernandezek. «Herri askotan eta baita Legazpin ere, ikasteko aukera emanez hasi ziren, eta eskolatxoa ere sortu zuten. Ondoren lan egitea eta soldata bat izatea bultzatu zuten, tailerra osatu zen, gero Gureak tailerrak… Bizitzeko pisu bat ere lortu zen, 8 pertsonarentzako etxebizitza bat», azaldu du.
Garagunearen irekiera
Elkartea familiek sustatzen dute. «Eskubideak borrokatu egin behar dira askotan, zerbitzuak egon daitezen eskaria egon behar da, eta hor egon behar gara. Gurasoek eta senideek egiten duten lana oso garrantzitsua da eta elkartuta indar handia egin dezakegu», dio Hernandezek.
Ildo beretik, egun oraindik ere «borrokan» jarraitzen dutela dio, eta lan horren garapenaren erakusle da aste honetan Legazpin irekiko duten Urola Garaiako Garagunea.
Garagunea Goienetxee fundazioak irekiko du Legazpiko Aizkorri kalean, eta pertsonen autonomia eta gizarte partizipazioa sustatzeko gune gisa definitu dute. Urola Garaia osoari eskainiko dio zerbitzua. Adimen urritasuna duten pertsonekin egingo dute lan, horretarako aktibitate desberdinak baliatuz. Oro har, herriko bizitza sozialarekin lotutako ekintzak sustatuko dituzte, garaguneko partaideek eurek, begiraleekin eta hezitzaileekin adostasunean, definitutakoak.
Ordizian esaterako, erosketak egitera joaten dira, sukaldeko errezetak prestatzen dituzte eta hilean behin bidezko merkataritzako produktuak eskaintzen dituen salmenta postua jartzen dute. Elkarte edo herritar desberdinekin kolaborazioak edo tertuliak ere programatu ohi dituzte, eta beste zenbait zentrotan irteerak edota gimnasia saioak ere egiten dituzte. Gipuzkoako Foru Aldundiak bideratzen ditu erabiltzaileak zerbitzu honetara eta lurraldean 8 halako gune daude. Legazpikoa bederatzigarrena izango da. Fundazioa aldiz, Atzegik, Gureakek, ONCEk eta Kutxak osatzen dute, besteak beste.
Ordizian 2007. urtean ireki zuten estreinekoz halako zentro bat, Idiazabalen 1999tik zegoena lekuz aldatu ostean. Egun 28 erabiltzaile ditu. Hala, Legazpiko Garagunerako lehen erabiltzaileak Ordiziako gunetik bideratuko dituzte. Horiek Urola Garaiakoak diren, baina Ordiziara joaten diren pertsonak izango dira.
Legazpiko Garagunearen irekiera ofiziala martxoaren 23an egingo dute, 12:00etan.