Legazpiko Ilinti merkatari elkarteak webgune berria aurkeztu du. Ilinti.es helbidean aurki daiteke eta jada martxan dago. Merkatariei eta herritarrei zerbitzua eskaini nahi die atariak. Webgunea euskaraz eta gaztelaniaz irakur daiteke eta dagoeneko edukiz hornituta dago. Helburua, «internetek eskaintzen dizkigun aukerak baliatzea» da, Ilintiko kide den Bittor Larrazaren esanetan. «Informatzeko, gure elkartearen berri emateko, ekintzak ezagutarazteko eta antoltzen ditugun kanpainak jasotzeko» balioko du. Legazpiko merkatal sare antolatua osatzen duten profesionalak ezagutara emateko ere baliatuko dute ataria, elkarteko kideen datu profesionalak ere jasotzen baititu. Atalak Webguneak hainbat atal biltzen ditu. Azalak garai bakoitzean elkartea burutzen ari den, edo burutu berri den kanpainaren berri emango du. Albisteak atalak hemeroteka eta ikus-entzunezko lanen biltegi lanak egingo ditu. Egunkarietako albisteek osatuko dute hemeroteka eta ikastaroek eta azken orduko albisteek ere lekua izango dute atal honetan. Elkartea atalean berriz, «Ilintik eskaintzen dituen abantailak eta zerbitzuak» zerrendatzeaz gain, batzordeko ordezkarien berri ere ematen dute. Beste alde batetik, bazkideei zuzendutako atala ere badu webguneak, elkarteko bazkide egiteko aukera eta informazioa ematen dituena. Atari publikoaz gain, webguneak bazkideek soilik erabili ahalko duten gune pribatu bat ere izango du. Hemen estatutuak edota dokumentazioa jarriko dituzte kideen eskura. Azkenik, Kanpainak atalean 2009. urtetik Ilintik burutu dituen kanpaina desberdinen berri jaso dute, [...]
Goiekiren datuen arabera Goierri behealdean 70 naziotasunetako jendea bizi da gaur egun. Europa ekialdeko jatorridunak dira kopuruz gehienak, Marokokoak ondoren eta Ekuadorkoak gero. Hain zuzen, ekuadortarrek osatutako Mushu Pakari elkarteak antolatuta...
Legazpiko Andraitz saskibaloi eskolak 1999 eta 2001 urte bitarteko gazteentzako entrenamendu saio irekia egingo du etzi, hilak 20, 10:00etan Bikuñan.
Ordiziako txirrindulari eskolak asteburuan ekin zion denboraldi berriari, Beasainen jokatu zen lasterketarekin. Bide batez, Ikolan Lanaldi babesle berriaren aurkezpena ere egin zuten. Beasaingo proban, infantil mailan, talde horretako Andoni Elortzak erlojuaren aurkako proba irabazi zuen, eta bigarren egin zuen lineako lasterketan. Alebinetan berriz, Mikel Alonsok bigarren egin zuen. Taldeko hiru neskek ere lan “bikaina” egin zuten, Ziortza Barandiaranek, Elena Zubiaurrek eta Josune Aldanondok, bakoitzak bere kategorian irabazi baitzuen. Lasterketaren amaieran, Ikolan Lanaldi babesle berriaren aurkezpen ekitaldia egin zuten. Bertan izan ziren Ikolaneko Juanjo Gonzalez eta Ordiziako txirrindulari eskolatik pasatako hainbat txirrindulari: Aitor Perez Arrieta, Dioni Galparsoro eta Garikoitz Bravo, besteak beste.
Atzegi izango da 2011ko Legazpiko Olaria saria jasoko duen elkartea. Hala erabaki du sariaren epaimahaiak eta Gipuzkoako adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundeak maiatzaren 3an jasoko du aitortza, Santikutz jaien barruan. Aurten hiru hautagai aurkeztu dituzte Olaria sarira: Atzegi, Legazpiko Gazteak kirol elkartea eta Legazpiko musika banda. Epaimahaia udalean ordezkaritza duten alderdietako kideek, urtero aldatuz doazen hiru elkartek eta iazko irabazleek osatzen dute. Hala, politikariei eta iazko irabazle izan ziren Mirandaolako olagizonei, igeriketa taldeko eta Oripavi eta Iratzarri elkarteetako ordezkari bana batu zitzaien epaimahai gisa jarduteko. Pasa den astean, asteartean, bildu zen talde hau, eta bozketan Atzegi irten zen garaile, aldeko zazpi bozkarekin. Bandak 5 lortu zituen eta gazteen kirol elkarteak aldiz, bi. Bigarren itzulia bi talde finalistekin egin zuten. Hemen, Atzegi 4 bozkarekin suertatu zen garaile eta bandak gainontzeko hiru bozkak eskuratu zituen. Inma Hernandez Urola Garaiako Atzegiko arduraduna da. «Oso gustura» agertu da elkarteari egingo zaion aitortzarekin. «Herriak familiek egiten dugun lanabaloratzen dute eta oso positiboa da hori, oso pozgarria da». Familien elkarteak 50 urte bete zituen iaz, eta Legazpin ekintza desberdinekin ospatu zuten hori, tartean, kultur etxean jarri zuten erakusketa batekin. Urte hauetan, «borroka asko egin duen jende asko», egon dela dio Hernandezek. «Herri askotan eta baita [...]
Kirolgi fundazioak kirolaren arloan egin duten lana eta apustua eskertu nahi izan die Ordizia Rugby Elkarteari eta Ampo eta Irizar kooperatibei. Ormaiztegiko lantegian egin zuten ekitaldian, errugbi taldeak aurten egin duen «denboraldi bikaina» azpimarratu zuen Iñaki Galdos Kirolgikolehendakariak. Gorka Herranz Irizar taldeko lehendakariak berriz, Irizarrek eta errugbi taldeak «filosofia bera eta taldelana bezalako baloreak» konpartitzen dituztela azaldu zuen.
Eraldatzen eta Haurralde elkarteak emakume afrikarren sormen lanak ekarri ditu martxoan zehar.
Seigarren bilkura izango da datorren astekoa; ''Zazpi orduak'' liburua aztertuko dute idazlea bera, Mire Agur Meabe bertan izango delarik gonbidatu gisa....
Bihar hauean Agustí Villarongaren Pan negro filma proiektatuko du Legazpi Zine Klubak. 22:15ean hasiko dute emanaldia, Latxartegi aretoan.
Iparra-Hegoa kultur astea astelehenetik igandera (martxoaren 21etik 27ra) bitartean egingo dute Seguran. Aurten Lapurdiko Gure Irratiak 30 urte betetzen dituela aprobetxatuz, komunikabideen gaia landuko dute lehen hiru egunetan. Ostegunetik aurrera ere festa giroa izango da nagusi, antolatzaileek urtero bezala ekitaldi sorta prestatu baitute. Iparra-Hegoa ekimena Euskal Herria bere osotasunean islatzeko helburuarekin hasi ziren egiten. Antolatzaileen hitzetan «Euskal Herri osoko kultura, hizkuntza, arazoak, ondasunak eta ohiturak ezagutzeko eta trukatzeko oso gune interesgarria da». Aurtengoa kultur aste hori egiten duten hamaseigarren aldia da. Urte horietan guztietan hainbat gai jorratu dituzte: Euskal Herriko lurraldeak, itsasoa, lurra, euskal diaspora… Aurten komunikabideen gaia aztertuko dute astelehenetik asteazkenera bitartean. Komunikabideen gaia zabala denez, pixka bat mugatu eta hiru arlo jorratzeko erabakia hartu zuten antolatzaileek. Asteleheneko hitzaldian XIX. mendetik honako euskal komunikabideen historia izango dute hizpide. Prentsa elebiduna edota prentsa abertzalea eta euskararen presentzia ere izango dituzte mintzagai. Asteartean, mahai ingurua egingo dute paperezko prentsaren etorkizuna oinarri hartuta. Sare sozialetan euskarak duen presentziaz ere hitz egingo dute. Azkenik, asteazkenean besteak beste, prentsa independenterik eta librerik ba ote den eztabaidatuko dute gonbidatuek. Afaria eta haurren eguna Hitzaldiez eta mahai inguruez gain, beste hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera ere izango da Iparra-Hegoaren barruan. Ostegunean kulturaren beste arlo bat ukitu nahi [...]
Legorretako jai nagusietarako hiru hilabete falta diren honetan, Udalak kartel lehiaketa deitu du. Ekainaren aurrenean hasiko dira festak, eta jai-egitarauaren liburuxka eta kartelak hornituko dituen lana aukeratuko dute lehiaketa bidez. Edozein legorr...
Hogei urte bete ditu aurten Imuntzoren eta Belokiren diskografiak. Jo ezak bilduma 1991n atera zutenetik etenik gabe aritu dira musikagintzan, eta azkeneko fruitua esku artean daukate jada: Gezurra ez da egia (Elkar), betiko trikitia ukitu garaikidearekin eta doinu aniztasun aipagarriarekin. Bihar 22:00etan Zaldibiako antzokian joko du bikoteak, kantu-lagun, musikari eta dantzari gehiagorekin batera. «Zahartu bat hartu dugu trikitiarekin hasi ginenetik ere, baina gogotsu gaude, hor segitzen dugu», esan du Eleuterio Jauregi Beloki zaldibiarrak. Sorterrian eta herrikideen aurrean egingo dute lehen aurkezpen kontzertua, aurreko astean lana Donostian erakutsi ondoren. Gezurra ez da egia diskoaren izena barruko pieza batetik hartu diote. «Jon Maia bertsolariak egin du letra hori. Azken aldiko istorioarekin lotura du, Euskal Herria badela eta ez dela hor ari direlako. Maiak dioen bezala, ‘zer da ba Euskal Herria, ez bada euskara herria?’. Euskara badenez, herria ere bai», ebatzi du Belokik. Bertsolarien presentzia gehiago bada diskoan. Sustrai Colinarenak dira Joan-etorrian kantaren hitzak. Lazkao Txikik zion abestia sartu dute, Joxe Migel Iztuetaren «politikan ez dago gauza politikan» esapidetik abiatuta. Imuntzo eta Belokiri Maider Ansa batu zaie. Kantu batzuetan nafarrak abesten du, eta koruak egiten ditu. «Bigarren diskoa da gurekin aritu dena». Zaldibian izango da Ansa ere bihar. Haiekin musikari-talde handia: Jimmy Arrabit [...]
Boluntariotza bultzatzeko Ordiziako Udalak sortutako ‘Zu zara giltza’ ekimenaren barruan, minbiziaren gaia landuko dute datorren astean. Aspanogi, Katxalin eta AECC elkarteekin elkarlanean, desfilea eta elikadura eta minbiziaren inguruko jardunaldia egingo dituzte hilaren 24 eta 25ean. Gaurko agerraldian azaldu dutenez, elkarte horiek “egunero ari dira lanean, une zailak pasatzen ari diren pertsonei eta haien familiei lagunduz”. Aspanogi eta Katxalin elkarteetako kideek ere parte hartu dute prentsaurrekoan. Aspanogiko Nekane Lekuonak azaldu duenez, garrantzitsua da zabalkunde lana egitea, “jendeak jakin dezan uneren batean gure beharra badu, gure laguntzarekin konta dezaketela”. Antolatu dituzten jarduerak, minbizia duten pertsonei eta haien senideei zuzenduta daude, “euren burua zaintzen ikasi eta bizi kalitatea hobetu dezaten”. Bi eguneko programa antolatu dute datorren asterako. Ostegunean, hilak 24, barruko arropen eta ileordeen desfilea egingo dute herri antzokian, 18:00etan. Kimioterapia hartzen ari diren pertsonentzat egokiak diren tratamenduen erakusketa ere egingo dute. Bestalde, hilaren 25ean, Elikadura eta minbizia izeneko jardunaldia egingo dute D’Elikatuz zentroan. Bertan, tratamendu onkologikoa jasotzen ari diren pertsonentzat errezeta eta pautak erakutsiko dituzte. Aurrena, mahai-ingurua egingo dute, 16:00etan. Josep Piera onkologoak, Ana Elbusto mediku nutrizionistak eta Iñigo Ochoa de Alda psikologoak parte hartuko dute. Segidan, 17:30ean, menu osasuntsuak prestatzeko tailerra egingo dute, eta 18:30ean, sukaldari batek plater ezberdinak prestatuko ditu. [...]
Gaur goizean Lehen Hezkutzako bi talde izan dira eta bihar beste baten bisita jasoko dute. Hemendik aste batzuk barru gauza bera...
Gipuzkoako Erlezain Elkarteak hitzaldia antolatu du gaur, osteguna, arratsalderako. Erleak erlakumerik ez botatzeko neurriak gaia landuko dute. Goizane eraikinean 17:00etan hasiko da jardunaldia, eta sarrera 5 euro kobratuko dute.
Itsasondoko Gaztelekuaren izena eta logoa izango dena aukeratzeko lehiaketa antolatu du Udalak. 11 eta 20 urte arteko itsasondoarrek har dezakete parte. Apirilaren 8rako aurkeztu behar da lana, eta sariak apirilaren 15ean banatuko dituzte. Euskarri dig...
Gaur eguerdian betetzen da atsotitzaren esana, hala bildua du Pello Zabala Arantzazuko fraide amezketarrak. Argi orduak luzatzearekin barazkien piztea dator. Euria gogotik ari bazuen ere, nekazariek ez zuten kexu handirik: «Negu lehorra joan da, ez dio kalterik egingo», zioten. Eta perretxikuzaleek beste horrenbeste. «Euri honek zizei lagunduko die», zioten ziza zaleek. Izan ere, atzo zeuden zizak, 700 gramo, saltzeko baino tokian bertan uzteko hobeak ziren. Zentimetrora iristen ez ziren mordoxka bilduak baitzituzten, espeziaren kaltetan noski, eta sobrare poltsikoaren onetan: 150 euroan kiloa saltzen baitira lehen ziza hauek. Kate hau eten ezean espeziaren beraren etorkizuna eten egingo da, adituen iritziz. San Jose eguna larunbatean izango da, baina arkumea jateko garai bateko ohiturak indarra galdu du eta prezioan ez da antzematen igoera nabarmenik. Joan zen astean baina arkume gehixeago bildu dituzte artegietatik zuzenean, baina antzeko prezioan (2,90 euro+BEZa) saldu dira. Bi negu sagar aukeran Mendiola eta mokote sagarrak, negu sagarrak dira biak ere. Mendiola izenekoa ekarri zuen atzo Errezilgo Joxe Antonio Aizpuruk (2 euro/kiloa), eta Gabiriko Juanita Lazkanok Mokote sagarra ekarri izan du. Bi sagar mota badira ere, ezaugarri bertsukoak dira, abenduan bildu, belarretan ganbaran-edo utzi, eta oraintxe daude jateko puntuan. «Gordina jatekoa da eta sagardoa egiteko ere erabiltzen da, errea jateko [...]
Mendinuetak Arrietaren kontra jokatu zuen atzo, lesio batengatik amaitu gabe gelditu zen partida. Azkenean 17 eta 10 gelditu zen markagailua.