Goierrin bizi diren etorkinen arteko futbol txapelketa larunbatean hasiko da Lazkaon
Goiekiren datuen arabera Goierri behealdean 70 naziotasunetako jendea bizi da gaur egun. Europa ekialdeko jatorridunak dira kopuruz gehienak, Marokokoak ondoren eta Ekuadorkoak gero. Hain zuzen, ekuadortarrek osatutako Mushu Pakari elkarteak antolatuta...
Goiekiren datuen arabera Goierri behealdean 70 naziotasunetako jendea bizi da gaur egun. Europa ekialdeko jatorridunak dira kopuruz gehienak, Marokokoak ondoren eta Ekuadorkoak gero. Hain zuzen, ekuadortarrek osatutako Mushu Pakari elkarteak antolatuta etzi, larunbata, hasiko da Lazkaoko Arizti Aundi zelaian goierritar berrien arteko futbol lehiaketa.
Inaugurazio ekitaldia 12:00etan hasiko da. Lehian ariko diren 14 taldeek desfilea egingo dute, eta txapelketako lehen jardunaldia jokatuko dute ondoren.
Ekuadortarren eta gainerako etorkinen artean elkar ezagutu, harremanak sendotu eta Goierriko gizartearentzat ekitaldiak sortzen ditu Mushu Pakarik 2009tik.