Itsasondoko Gaztelekuarentzat izena eta irudia sortzeko lehiaketa antolatu dute
Itsasondoko Gaztelekuaren izena eta logoa izango dena aukeratzeko lehiaketa antolatu du Udalak. 11 eta 20 urte arteko itsasondoarrek har dezakete parte. Apirilaren 8rako aurkeztu behar da lana, eta sariak apirilaren 15ean banatuko dituzte. Euskarri dig...
Itsasondoko Gaztelekuaren izena eta logoa izango dena aukeratzeko lehiaketa antolatu du Udalak. 11 eta 20 urte arteko itsasondoarrek har dezakete parte. Apirilaren 8rako aurkeztu behar da lana, eta sariak apirilaren 15ean banatuko dituzte. Euskarri digitalean ala Din-A4 neurriko orrian eraman daitezke sorkuntza lanak.
Logotipoari izen bat gehitu beharko diote parte-hartzaileek. Banaka, binaka, taldeka ala koadrilaka aurkez litezke, eta gustukoena aukeratzeko epaile-zeregina partaideek eurek egingo dute. Logotipoak konnotazio sexista, xenofo edo arrazistarik ez edukitzea, edota instituzio edo talderen baten aurka ezin egin ahal izatea baldintza gisa zehaztu du udalak oinarrietan.