Legazpiko merkatari elkarteak ‘ilinti.es’ sareko ataria aurkeztu du
Legazpiko Ilinti merkatari elkarteak webgune berria aurkeztu du. Ilinti.es helbidean aurki daiteke eta jada martxan dago. Merkatariei eta herritarrei zerbitzua eskaini nahi die atariak. Webgunea euskaraz eta gaztelaniaz irakur daiteke eta dagoeneko edukiz hornituta dago. Helburua, «internetek eskaintzen dizkigun aukerak baliatzea» da, Ilintiko kide den Bittor Larrazaren esanetan. «Informatzeko, gure elkartearen berri emateko, ekintzak ezagutarazteko eta antoltzen ditugun kanpainak jasotzeko» balioko du. Legazpiko merkatal sare antolatua osatzen duten profesionalak ezagutara emateko ere baliatuko dute ataria, elkarteko kideen datu profesionalak ere jasotzen baititu. Atalak Webguneak hainbat atal biltzen ditu. Azalak garai bakoitzean elkartea burutzen ari den, edo burutu berri den kanpainaren berri emango du. Albisteak atalak hemeroteka eta ikus-entzunezko lanen biltegi lanak egingo ditu. Egunkarietako albisteek osatuko dute hemeroteka eta ikastaroek eta azken orduko albisteek ere lekua izango dute atal honetan. Elkartea atalean berriz, «Ilintik eskaintzen dituen abantailak eta zerbitzuak» zerrendatzeaz gain, batzordeko ordezkarien berri ere ematen dute. Beste alde batetik, bazkideei zuzendutako atala ere badu webguneak, elkarteko bazkide egiteko aukera eta informazioa ematen dituena. Atari publikoaz gain, webguneak bazkideek soilik erabili ahalko duten gune pribatu bat ere izango du. Hemen estatutuak edota dokumentazioa jarriko dituzte kideen eskura. Azkenik, Kanpainak atalean 2009. urtetik Ilintik burutu dituen kanpaina desberdinen berri jaso dute, [...]
Webgunea euskaraz eta gaztelaniaz irakur daiteke eta dagoeneko edukiz hornituta dago. Helburua, «internetek eskaintzen dizkigun aukerak baliatzea» da, Ilintiko kide den Bittor Larrazaren esanetan. «Informatzeko, gure elkartearen berri emateko, ekintzak ezagutarazteko eta antoltzen ditugun kanpainak jasotzeko» balioko du. Legazpiko merkatal sare antolatua osatzen duten profesionalak ezagutara emateko ere baliatuko dute ataria, elkarteko kideen datu profesionalak ere jasotzen baititu.
Atalak
Webguneak hainbat atal biltzen ditu. Azalak garai bakoitzean elkartea burutzen ari den, edo burutu berri den kanpainaren berri emango du. Albisteak atalak hemeroteka eta ikus-entzunezko lanen biltegi lanak egingo ditu. Egunkarietako albisteek osatuko dute hemeroteka eta ikastaroek eta azken orduko albisteek ere lekua izango dute atal honetan.
Elkartea atalean berriz, «Ilintik eskaintzen dituen abantailak eta zerbitzuak» zerrendatzeaz gain, batzordeko ordezkarien berri ere ematen dute. Beste alde batetik, bazkideei zuzendutako atala ere badu webguneak, elkarteko bazkide egiteko aukera eta informazioa ematen dituena. Atari publikoaz gain, webguneak bazkideek soilik erabili ahalko duten gune pribatu bat ere izango du. Hemen estatutuak edota dokumentazioa jarriko dituzte kideen eskura.
Azkenik, Kanpainak atalean 2009. urtetik Ilintik burutu dituen kanpaina desberdinen berri jaso dute, elkartearen historia eta ibilbidea irudikatuz eta herrian antolatutako ekintzak erakutsiz.