Legorretako Azentzio jaietarako kartel lehiaketa deitu du udalak
Legorretako jai nagusietarako hiru hilabete falta diren honetan, Udalak kartel lehiaketa deitu du. Ekainaren aurrenean hasiko dira festak, eta jai-egitarauaren liburuxka eta kartelak hornituko dituen lana aukeratuko dute lehiaketa bidez. Edozein legorr...
Legorretako jai nagusietarako hiru hilabete falta diren honetan, Udalak kartel lehiaketa deitu du. Ekainaren aurrenean hasiko dira festak, eta jai-egitarauaren liburuxka eta kartelak hornituko dituen lana aukeratuko dute lehiaketa bidez. Edozein legorretarrek har dezake parte, eta apirilaren 1eko 14:00etarako utzi behar dira lanak Legorretako udaletxean edo kultur etxean.
Marrazki, irudi edo bestelako sormen lan grafikoa teknika librean egin ahalko da, baina Legorretako Azintzio jaiak 2011 testua nahitaez azaldu behar da. Neurriak, berriz, A3 tamainakoa behar du, eta formatuak bertikala.
Horrekin batera Legorretako jaien «ezaugarri, irudi edo lemaren bat» jaso eta adierazi beharko da kartelean. Jasotako lan guztiekin erakusketa antolatuko du Kultura Batzordeak, eta kartel saritua herritarrek gehien bozkatutakoa izango da.
Saria Aulia sagardotegian bi lagunentzako afaria izango da.
Jaiak antolatzeko bilera gaur
Prestakizunekin aurrera segitzeko, Azentzio festen egitaraua antolatzen hasiko dira legorretarrak aste honetan. Kultur Batzordeak bilerarako deia egin du. Gaur 20:00etan izango da batzarra udaletxeko areto nagusian.