Minbiziari aurre egiten laguntzeko jardunaldia antolatu dute Ordizian
Boluntariotza bultzatzeko Ordiziako Udalak sortutako ‘Zu zara giltza’ ekimenaren barruan, minbiziaren gaia landuko dute datorren astean. Aspanogi, Katxalin eta AECC elkarteekin elkarlanean, desfilea eta elikadura eta minbiziaren inguruko jardunaldia egingo dituzte hilaren 24 eta 25ean. Gaurko agerraldian azaldu dutenez, elkarte horiek “egunero ari dira lanean, une zailak pasatzen ari diren pertsonei eta haien familiei lagunduz”. Aspanogi eta Katxalin elkarteetako kideek ere parte hartu dute prentsaurrekoan. Aspanogiko Nekane Lekuonak azaldu duenez, garrantzitsua da zabalkunde lana egitea, “jendeak jakin dezan uneren batean gure beharra badu, gure laguntzarekin konta dezaketela”. Antolatu dituzten jarduerak, minbizia duten pertsonei eta haien senideei zuzenduta daude, “euren burua zaintzen ikasi eta bizi kalitatea hobetu dezaten”. Bi eguneko programa antolatu dute datorren asterako. Ostegunean, hilak 24, barruko arropen eta ileordeen desfilea egingo dute herri antzokian, 18:00etan. Kimioterapia hartzen ari diren pertsonentzat egokiak diren tratamenduen erakusketa ere egingo dute. Bestalde, hilaren 25ean, Elikadura eta minbizia izeneko jardunaldia egingo dute D’Elikatuz zentroan. Bertan, tratamendu onkologikoa jasotzen ari diren pertsonentzat errezeta eta pautak erakutsiko dituzte. Aurrena, mahai-ingurua egingo dute, 16:00etan. Josep Piera onkologoak, Ana Elbusto mediku nutrizionistak eta Iñigo Ochoa de Alda psikologoak parte hartuko dute. Segidan, 17:30ean, menu osasuntsuak prestatzeko tailerra egingo dute, eta 18:30ean, sukaldari batek plater ezberdinak prestatuko ditu. [...]
Boluntariotza bultzatzeko Ordiziako Udalak sortutako ‘Zu zara giltza’ ekimenaren barruan, minbiziaren gaia landuko dute datorren astean. Aspanogi, Katxalin eta AECC elkarteekin elkarlanean, desfilea eta elikadura eta minbiziaren inguruko jardunaldia egingo dituzte hilaren 24 eta 25ean. Gaurko agerraldian azaldu dutenez, elkarte horiek “egunero ari dira lanean, une zailak pasatzen ari diren pertsonei eta haien familiei lagunduz”. Aspanogi eta Katxalin elkarteetako kideek ere parte hartu dute prentsaurrekoan. Aspanogiko Nekane Lekuonak azaldu duenez, garrantzitsua da zabalkunde lana egitea, “jendeak jakin dezan uneren batean gure beharra badu, gure laguntzarekin konta dezaketela”. Antolatu dituzten jarduerak, minbizia duten pertsonei eta haien senideei zuzenduta daude, “euren burua zaintzen ikasi eta bizi kalitatea hobetu dezaten”.
Bi eguneko programa antolatu dute datorren asterako. Ostegunean, hilak 24, barruko arropen eta ileordeen desfilea egingo dute herri antzokian, 18:00etan. Kimioterapia hartzen ari diren pertsonentzat egokiak diren tratamenduen erakusketa ere egingo dute. Bestalde, hilaren 25ean, Elikadura eta minbizia izeneko jardunaldia egingo dute D’Elikatuz zentroan. Bertan, tratamendu onkologikoa jasotzen ari diren pertsonentzat errezeta eta pautak erakutsiko dituzte. Aurrena, mahai-ingurua egingo dute, 16:00etan. Josep Piera onkologoak, Ana Elbusto mediku nutrizionistak eta Iñigo Ochoa de Alda psikologoak parte hartuko dute. Segidan, 17:30ean, menu osasuntsuak prestatzeko tailerra egingo dute, eta 18:30ean, sukaldari batek plater ezberdinak prestatuko ditu. Udaleko gizarte arlotik eta Apanogi eta Katxalin elkarteetatik, ekitaldi horietan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.