Hemeretzi margolarik parte hartu dute Segurako aire libreko margo sariketan
13. urtez Aire libreko margo sariketa egin dute gaur Seguran, Iparra-Hegoa egitasmoaren barruan. 19 margolariek parte hartu dute, goizeko bederatzietatik hamaiketara egin dute lanen izenpetzea eta arratsaldeko bostetan sariak eman dituzte, margotze lanak tarte horretan egin dituzte. Euskal Herriko herrialde guztietako parte-hartzaileak izan dira gaur Seguran. Irabazlea Fernando Ureta izan da, bigarren Julio Gomez, hirugarren Eduardo Alsasua eta herriko saria Josune Antiak jaso du, akzesita Xabier Zelestinorentzat izan da. Margoak ikusgai jarriko dituzte herriko zenbait erakusleihotan.