
Irabazten hasi dira beasaindarrak gaur arratsaldean Loinazen Gernikaren kontra jokatutako futbol partida, Oinatz Oruek sartutako golari esker. Partidak aurrera egin ahala penaltia alde izan dute gernikarrek baina Xabier Jauregi atezain beasaindarrak geratu egin du. Bigarren zatira gol bateko abantailarekin iritsi dira etxekoak. Gernikakoek aukera asko sortu dituzte eta gola sartu ere. Partida amaitzeko hamar minutu falta zirenean Beasainek penalti bat izan du alde, baina huts egin dute. Amaieran markagailuan, 1-1.

Zea Mays talde bizkaitarrak Negua joan da eta abestiaren bideoklipa egin du, eta berehalako arrakasta lortzen ari da sarean. EiTBren webgunean sei mila bisitatik gora izan ditu bideoak, eta beste ia horrenbeste youtube-n. Bideoklip honen berezitasuna,...

13. urtez Aire libreko margo sariketa egin dute gaur Seguran, Iparra-Hegoa egitasmoaren barruan. 19 margolariek parte hartu dute, goizeko bederatzietatik hamaiketara egin dute lanen izenpetzea eta arratsaldeko bostetan sariak eman dituzte, margotze lanak tarte horretan egin dituzte. Euskal Herriko herrialde guztietako parte-hartzaileak izan dira gaur Seguran. Irabazlea Fernando Ureta izan da, bigarren Julio Gomez, hirugarren Eduardo Alsasua eta herriko saria Josune Antiak jaso du, akzesita Xabier Zelestinorentzat izan da. Margoak ikusgai jarriko dituzte herriko zenbait erakusleihotan.

Biharko Segurako Lore Azokaren harian 70 lagun inguruk osatutako taldeak erreka ertzean zehar ibilaldia egin du. Ibilaldi gidatuan geldialdiak egin dituzte Joxe Auzmendiren azalpenak entzuteko, bidean 18 zuhaitz landatu dituzte. “Zergatik etorri gara gaur zuhaitzak landatzera?” galdetu die Auzmendik bildutakoei, “ez daudelako”. 9 haltza eta 9 haritz landatu dituzte. Aizkorriko Ingurugelako langilea da Auzmendi, ondo baino hobeto ezagutzen ditu Goierriko parajeak. “Paraje hau nolakoa izan beharko lukeen irudikatzen saiatu gara. Toki bakoitzean dagokion zuhaitza landatu behar dela erakutsi, zergatik merezi duen zuhaitzak landatzea, zein onura ekartzen dizkioten zuhaitzek ekosistemari, zer dagoen ondo eta zer dagoen lekuz kanpo”, azaldu du. “Haurrekin batera alkatearentzako zerrenda bat osatuko” dutela dio, “egon beharko ez liratekeen gauza guztien gaineko aholkuak emateko: zaborrak bildu eta zuhaitzak landatzea beharrezkoa dela, adibidez”. Lurdes Imaz ibilaldiko eta Lore Azokako antolatzailea da beste segurar askorekin batera, “herri mailako ekintza da, eskolako jendeak, udaletxekok, gurasoek etabar parte hartzen dugu”. Hasieratik azokaren bueltan bi ekintza antolatu dituzte, azoka egunean bertan egiten den ikuskizuna eta ingurugiroarekin lotutako erakusketa Ardixarran. Aurtengo erakusketa ohi bezala bihar egingo dute azokan, aurten txertuak nola ipintzen diren erakutsiko dute. “Oraingoan erakusketa egin partez, zuhaitz landaketa eguna zuten eskolan eta hori aprobetxatuz, erakusketa bizia egin nahi izan dugu: zuhaitzak [...]

