Ainhoa Moilua protagonista duen Zea Maysen bideoklipa arrakasta izaten ari da interneten
Zea Mays talde bizkaitarrak Negua joan da eta abestiaren bideoklipa egin du, eta berehalako arrakasta lortzen ari da sarean. EiTBren webgunean sei mila bisitatik gora izan ditu bideoak, eta beste ia horrenbeste youtube-n. Bideoklip honen berezitasuna,...
Zea Mays talde bizkaitarrak Negua joan da eta abestiaren bideoklipa egin du, eta berehalako arrakasta lortzen ari da sarean. EiTBren webgunean sei mila bisitatik gora izan ditu bideoak, eta beste ia horrenbeste youtube-n. Bideoklip honen berezitasuna, erabili duten zeinu hizkuntzan dago. Ainhoa Moiua goierritarra da protagonista. Zeinu hizkuntzako irakaslea da eta abestiaren hitzak, zeinu bidez adierazten ditu bideo horretan.













