Berdinketarekin amaitu da Beasainen eta Gernikaren arteko lehia
Irabazten hasi dira beasaindarrak gaur arratsaldean Loinazen Gernikaren kontra jokatutako futbol partida, Oinatz Oruek sartutako golari esker. Partidak aurrera egin ahala penaltia alde izan dute gernikarrek baina Xabier Jauregi atezain beasaindarrak geratu egin du. Bigarren zatira gol bateko abantailarekin iritsi dira etxekoak. Gernikakoek aukera asko sortu dituzte eta gola sartu ere. Partida amaitzeko hamar minutu falta zirenean Beasainek penalti bat izan du alde, baina huts egin dute. Amaieran markagailuan, 1-1.