Zuhaitz landaketa eta natura ibilaldia egin dituzte Seguran Lore Azokaren atarian
Biharko Segurako Lore Azokaren harian 70 lagun inguruk osatutako taldeak erreka ertzean zehar ibilaldia egin du. Ibilaldi gidatuan geldialdiak egin dituzte Joxe Auzmendiren azalpenak entzuteko, bidean 18 zuhaitz landatu dituzte. “Zergatik etorri gara gaur zuhaitzak landatzera?” galdetu die Auzmendik bildutakoei, “ez daudelako”. 9 haltza eta 9 haritz landatu dituzte. Aizkorriko Ingurugelako langilea da Auzmendi, ondo baino hobeto ezagutzen ditu Goierriko parajeak. “Paraje hau nolakoa izan beharko lukeen irudikatzen saiatu gara. Toki bakoitzean dagokion zuhaitza landatu behar dela erakutsi, zergatik merezi duen zuhaitzak landatzea, zein onura ekartzen dizkioten zuhaitzek ekosistemari, zer dagoen ondo eta zer dagoen lekuz kanpo”, azaldu du. “Haurrekin batera alkatearentzako zerrenda bat osatuko” dutela dio, “egon beharko ez liratekeen gauza guztien gaineko aholkuak emateko: zaborrak bildu eta zuhaitzak landatzea beharrezkoa dela, adibidez”. Lurdes Imaz ibilaldiko eta Lore Azokako antolatzailea da beste segurar askorekin batera, “herri mailako ekintza da, eskolako jendeak, udaletxekok, gurasoek etabar parte hartzen dugu”. Hasieratik azokaren bueltan bi ekintza antolatu dituzte, azoka egunean bertan egiten den ikuskizuna eta ingurugiroarekin lotutako erakusketa Ardixarran. Aurtengo erakusketa ohi bezala bihar egingo dute azokan, aurten txertuak nola ipintzen diren erakutsiko dute. “Oraingoan erakusketa egin partez, zuhaitz landaketa eguna zuten eskolan eta hori aprobetxatuz, erakusketa bizia egin nahi izan dugu: zuhaitzak [...]

Ibilaldira abiatzen, 70 bat lagunek parte hartu dute Lore Azokaren inguruan antolatutako ekintza honetan
Biharko Segurako Lore Azokaren harian 70 lagun inguruk osatutako taldeak erreka ertzean zehar ibilaldia egin du. Ibilaldi gidatuan geldialdiak egin dituzte Joxe Auzmendiren azalpenak entzuteko, bidean 18 zuhaitz landatu dituzte.
“Zergatik etorri gara gaur zuhaitzak landatzera?” galdetu die Auzmendik bildutakoei, “ez daudelako”. 9 haltza eta 9 haritz landatu dituzte. Aizkorriko Ingurugelako langilea da Auzmendi, ondo baino hobeto ezagutzen ditu Goierriko parajeak. “Paraje hau nolakoa izan beharko lukeen irudikatzen saiatu gara. Toki bakoitzean dagokion zuhaitza landatu behar dela erakutsi, zergatik merezi duen zuhaitzak landatzea, zein onura ekartzen dizkioten zuhaitzek ekosistemari, zer dagoen ondo eta zer dagoen lekuz kanpo”, azaldu du. “Haurrekin batera alkatearentzako zerrenda bat osatuko” dutela dio, “egon beharko ez liratekeen gauza guztien gaineko aholkuak emateko: zaborrak bildu eta zuhaitzak landatzea beharrezkoa dela, adibidez”.
Lurdes Imaz ibilaldiko eta Lore Azokako antolatzailea da beste segurar askorekin batera, “herri mailako ekintza da, eskolako jendeak, udaletxekok, gurasoek etabar parte hartzen dugu”. Hasieratik azokaren bueltan bi ekintza antolatu dituzte, azoka egunean bertan egiten den ikuskizuna eta ingurugiroarekin lotutako erakusketa Ardixarran. Aurtengo erakusketa ohi bezala bihar egingo dute azokan, aurten txertuak nola ipintzen diren erakutsiko dute. “Oraingoan erakusketa egin partez, zuhaitz landaketa eguna zuten eskolan eta hori aprobetxatuz, erakusketa bizia egin nahi izan dugu: zuhaitzak landatu egin eta Joxean Auzmendik lagundutako ibilaldia egin”. Aurten basoen urtea da.














