Ahozkotasunari bide eginez
Ahoz aho ahozkotasunaren III. jaialdiaren saioa nagusia izango da ostiral arratsaldean Ordiziako Herri Antzokian, 19:00etan. Aste guztian ari dira Jakintza eta Urdaneta ikastetxeetako ikasleak ipuin kontalariren baten saioekin gozatzen, baina ikuskari...
Ahoz aho ahozkotasunaren III. jaialdiaren saioa nagusia izango da ostiral arratsaldean Ordiziako Herri Antzokian, 19:00etan. Aste guztian ari dira Jakintza eta Urdaneta ikastetxeetako ikasleak ipuin kontalariren baten saioekin gozatzen, baina ikuskari nagusia ostiralekoa. Doro Zobaran, Irantzu Mantso eta Badut taldeko euskal herritarrak, Jose Campanari argentinarra, Mercedes Hernandez mexikarra, Asun Rodriguez kataluniarra, Ana Torrellas venezuelarra, Mayge Torrente valentziarra eta Bertrand N`zoutani eta Robert Mavoula kongoarrak ariko dira ahozko tradiziotik jasotako kontakizunak eta literatur narrazioak eta ipuinak kontatzen. Aurtengo jaialdiaren nobedadeetako bat aurkezleak izango dira, Urdanetako eta Jakintza ikasleek asteak daramatzate aurkezpena prestatzen Asvinenea elkarteko May Gorostiagarekin.
Formato txikiko beste bi saioa ere izango dira asteburuan, biak Barrena kultur etxean eta biak 18:00etan. Larunbatean, Jose Campanari eta Mercedes Hernandez ipuin kontalariek hartuko dute parte, eta igandean N`zoutani eta Mavoula kongoarrek. Bi saioak gazteleraz dira, eta ez dago sarrera ordaindu beharrik.
Ruper Ordorika bere bakardadean
Ostiraleko saio nagusiaren osagarri, Ruper Ordorika musika ezagunak kontzertua joko du larunbatean Herri Antzokian, 22:15ean. Ordorikak ez du ohiko saioa egingo, bakarrik igoko baita oholtzara, musikaririk gabe, alegia. “Ordorikaren musikaltasunaren esparruan eta bere kantuen mundu poetikoan murgiltzeko aukera izango dugu larunbatean”, zehaztu dute antolatzaileek.