EAE 2020an jasangarriagoa izan dadin ideiak aztertuko dituzte Legazpin
Legazpiko Udalak EcoEuskadi 2020 Euskadiko Garapen jasangarrirako Estrategian parte hartuko du. Agenda 21eko Herritarren foroaren bidez egingo du hori, bihar, 18:30ean udaletxeko areto nagusian. Euskal Autonomia Erkidegoa 2020. urtean jasangarriagoa iz...
Legazpiko Udalak EcoEuskadi 2020 Euskadiko Garapen jasangarrirako Estrategian parte hartuko du. Agenda 21eko Herritarren foroaren bidez egingo du hori, bihar, 18:30ean udaletxeko areto nagusian.
Euskal Autonomia Erkidegoa 2020. urtean jasangarriagoa izan dadin zer egin daitekeen aztertuko dute bilkuran, eta proposatzen diren zortzi erronketatik bat aukeratu dute: energiarekiko menpekotasuna eta klima aldaketa.
Legazpik Udalsarea 21 sareko zenbait udalerrirekin batera hartuko du parte programa honetan, eta gaurko saioan lortutako ondorioak ecoeuskadi2020.com webgunean argitaratuko dituzte. Ekarpen guztiak jasotzean, EAEko Garapen Jasangarrirako Estrategia 2011ko ekainaren 6an aurkeztuko dute.