Garaguneak desgaitasun intelektuala duten pertsonen garapena landuko du
Gaur goizean Garagune berri bat aurkeztu dute Legazpiko Aizkorri kaleko 16. atarian. Desgaitasun intelektuala duten pertsonen garapena trebatuko dute bertan, ahalmenak eta dohaiak landuz. 8 erabiltzailerekin hasiko dira lanean. Ines Rodriguez Garaguneko erabiltzaileak eta Arantxa Salaberria erabiltzaile baten senitartekoak hitza hartu dute aurkezpenean. Salaberriak «betidanik eta aspalditik adimen urritasuna duten pertsonenganako azaldu duen begirunea eskertu» dio Legazpiko herriari. Legazpin adimen urritasuna duten pertsonen integrazioaren aldeko ibilbidea laburbildu du, eskolarizatzea, Gureakeko lantokia edota erretiro garaiean behar dituzten zerbitzuak aipatuz. Garaguneak, erretiratuta dauden eta lan sisteman euren burua kokatzen ez duten pertsonei eskainiko die zerbitzua. Erabiltzaileentzako «arreta pertsonalizatuagoa» eskaintzen duela azaldu du Salaberriak. «Bertuteak potentziatzeko aukera ematen du». Ezaugarri bat ere nabarmendu du: «erabiltzaileei eurei galdetzea zein diren beraien ametsak». Familiaren ikuspuntutik, «beraiek gustura ikusten ditugun heinean, gu ere gustura gaude, lasaiago» esan du. 232 metro koadro inguruko gunea da Legazpin ireki dutena eta bertan, sukaldea, egokitutako komunak, orotarako bi gela, egongela bat eta laugarren gela bat daude. 4 begirale izango ditu oraingoz eta 8 erabiltzailerekin hasiko du bidea, guztiak ere Ordiziako zentrotik bideratutakoak. Goyeneche fundazioaren, Kutxaren, Atzegiren, Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkarlanaren emaitza da. Erabiltzaileen nahien araberako programak landuko dituzte, beti ere pertsonen eta dohaien garapena bilatuz. Juan Riberak, Goyeneche [...]
Ines Rodriguez Garaguneko erabiltzaileak eta Arantxa Salaberria erabiltzaile baten senitartekoak hitza hartu dute aurkezpenean. Salaberriak «betidanik eta aspalditik adimen urritasuna duten pertsonenganako azaldu duen begirunea eskertu» dio Legazpiko herriari. Legazpin adimen urritasuna duten pertsonen integrazioaren aldeko ibilbidea laburbildu du, eskolarizatzea, Gureakeko lantokia edota erretiro garaiean behar dituzten zerbitzuak aipatuz.
Garaguneak, erretiratuta dauden eta lan sisteman euren burua kokatzen ez duten pertsonei eskainiko die zerbitzua. Erabiltzaileentzako «arreta pertsonalizatuagoa» eskaintzen duela azaldu du Salaberriak. «Bertuteak potentziatzeko aukera ematen du». Ezaugarri bat ere nabarmendu du: «erabiltzaileei eurei galdetzea zein diren beraien ametsak». Familiaren ikuspuntutik, «beraiek gustura ikusten ditugun heinean, gu ere gustura gaude, lasaiago» esan du.
232 metro koadro inguruko gunea da Legazpin ireki dutena eta bertan, sukaldea, egokitutako komunak, orotarako bi gela, egongela bat eta laugarren gela bat daude. 4 begirale izango ditu oraingoz eta 8 erabiltzailerekin hasiko du bidea, guztiak ere Ordiziako zentrotik bideratutakoak. Goyeneche fundazioaren, Kutxaren, Atzegiren, Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkarlanaren emaitza da. Erabiltzaileen nahien araberako programak landuko dituzte, beti ere pertsonen eta dohaien garapena bilatuz.
Juan Riberak, Goyeneche fundazioko presidenteak azaldu duenez, «neska-mutilek, bizitza egunean bizi dutela sentitzea» da helburua. Horretarako, programak eta zerbitzuak eskaintzen dizkiete, «aukeretan aberatsa den bizitza bat eraman dezaten, eta ez daitezen izan zerbitzuen jasotzaileak soilik». Pertsona bakoitzean oinarritutako planifikazioa egiten dutela esan du, «bakoitzaren bizitzan garrantzitsua zer den ezagutzeko».Maite Etxaniz Gizarte Politikako Foru Diputatua ere gaurko aurkezpenean izan da. Honek «zorionak» eman dizkie Garagune berriko erabiltzaileei. «Denok gara pertsonak, eta desgaitasun intelektuala duten pertsonek ere gainontzekoen eskubide berak dituzte». Zerbitzuaren helburua erabiltzaileen bizi kalitatea hobetzea zela esan du.