Osakidetzak pediatria alorrean murrizketak egingo ditu
Osakidetzak igo egingo du pediatra bakoitzak artatu beharreko gaixo kopurua eta erabakiak gizartean eragin handia izango duela diote pediatrek. Beasaingo anbulatorioan lan egiten duen Josi zudaire pediatrak ere hala uste du, eta gurasoei erabakiak sor...
Osakidetzak igo egingo du pediatra bakoitzak artatu beharreko gaixo kopurua eta erabakiak gizartean eragin handia izango duela diote pediatrek. Beasaingo anbulatorioan lan egiten duen Josi zudaire pediatrak ere hala uste du, eta gurasoei erabakiak sor dezakeen alarma egoera jakinarazteko zapi gorria jarri du kontsultako atean. Soinean beste zapi bat eramaten du eta itxarongelan informazio kartelak jarri ditu.
Osakidetzaren datuen arabera gaur egun pediatra bakoitzak 900 haur artatzen ditu urtean, eta neurri berria “ezarritakoan” mila izango dira. Neurriak ordea, haur bakoitza artatzeko pediatrek duten denbora murrizten du eta horrek zerbitzuaren kalitatea gutxitzen duela irizten du Zudairek. Kasu askotan gainera, kopuru hori orain askogatik gainditzen dela azaldu du.
Haur bakoitzarekin 20 minutu igaro beharko lituzketela uste du, orain “haurraren historiala irakurtzeko denborarik ere ez dugulako izaten”. Formakuntzarako eta ikerkuntzarako aukerarik ere ez dute eta kasu askotan lagunduko dien erizainik ere ez.
Arazoa aspaldikoa dela dio Zudairek eta neurriak osasun zerbitzuetan atzera pausoa ekarriko duela. Josi Zudaire pediatrak Osakidetzaren erabakiaren nondik norakoak eta ekarriko dituen ondorioak azaldu dizkio GOIERRIKO HITZA egunkariari. Biharko alean irakurri ahalko dira pediatraren adierazpenak.