Mahai jokoetako eskualdeko finalak ari dira jokatzen jubilatuak
Eskualde mailako mahai jokoetako finalak ari dira jokatzen Beasaingo Jubilatu eta Pentsiodunen elkartean. Eskualde guztiko jubilatuak elkartu dira Beasainen eta bilarrean, briskan, dominoan, karta jokoetan, partxisean, tokan eta igel-jokoan ari dira jo...
Eskualde mailako mahai jokoetako finalak ari dira jokatzen Beasaingo Jubilatu eta Pentsiodunen elkartean. Eskualde guztiko jubilatuak elkartu dira Beasainen eta bilarrean, briskan, dominoan, karta jokoetan, partxisean, tokan eta igel-jokoan ari dira jokoan.
Joko bakoitzean finala irabazten dutenek Gipuzkoako txapelketarako txartela lortuko dute. Irabazle guztiek garaikurra ere jasoko dute. Hona hemen finalean bildu direnen hainbat argazki: