Koldo Zubeldia idazle zaldibiarrak bosgarren liburua argitaratu du
Mendiaren eta naturaren magalera jo du Koldo Zubeldiak bere azken olerki liburuan. Zaldibia jaioterriaren izatea zizelkatu duen Aralar hartu du inspirazio eta gai iturri, Aralar gogoko iturri liburuan. Naturari kantatzeko, eta mendikateak irudika litzakeen beste hainbat alderdi barruan biltzeko ere bai, bide batez. Aralar gogoko iturri liburua atera du idazle zaldibiarrak, bere bosgarrena, eta etzi, ostirala, 19:30ean aurkeztuko du herrikideen aurrean. «Aralar ingurukoak garenok eta han ibili garenok mendiari diogun miresmena» islatzen dute liburuko 45 olerkiek. «Mendian aurkitzen dira txabolak, artzainen bizitza neketsua, itzaltzear dagoen ohitura zahar bat», dio Zubeldiak. Irudi bukoliko hori errepresentatzeko naturaren indarrak eraman ditu paperera. «Erreka ingurua, mendiko basoak, landareak. Gizakia hainbeste ukitu gabe. Mendian duzu txorien txioka, errekastoen hotsa, beti ur, lurrari lotuak zur eta lur». Liburuaren haria naturak darama, baina tematikan ertz gehiago badituzte azken urte eta erdian sortutako olerki berriek. «Borroka zentzuan ere mendian ibili dira aspalditik, Gerra Zibiletik gudariak. Bestetik, azken aldian nola mendi inguruan ibiltzen naizen, simulatzen dut Zaldibi nire ama hizkuntzaren harrobi, goizez oskarbi, gauez euri», errezitatu du zaldibiarrak. Autoedizioan argitaratua Zubeldiak bere idazle klasiko erreferentea Felipe Arrese Beitia otxandioarra dela aitortu du. «Hark markatzen du postmodernitatea». Lizardirekin ere «asko antzekotzen» dela dio. Duela 29 urte hasi zen Zubeldia poesia [...]
Mendiaren eta naturaren magalera jo du Koldo Zubeldiak bere azken olerki liburuan. Zaldibia jaioterriaren izatea zizelkatu duen Aralar hartu du inspirazio eta gai iturri, Aralar gogoko iturri liburuan. Naturari kantatzeko, eta mendikateak irudika litzakeen beste hainbat alderdi barruan biltzeko ere bai, bide batez. Aralar gogoko iturri liburua atera du idazle zaldibiarrak, bere bosgarrena, eta etzi, ostirala, 19:30ean aurkeztuko du herrikideen aurrean.
«Aralar ingurukoak garenok eta han ibili garenok mendiari diogun miresmena» islatzen dute liburuko 45 olerkiek. «Mendian aurkitzen dira txabolak, artzainen bizitza neketsua, itzaltzear dagoen ohitura zahar bat», dio Zubeldiak. Irudi bukoliko hori errepresentatzeko naturaren indarrak eraman ditu paperera. «Erreka ingurua, mendiko basoak, landareak. Gizakia hainbeste ukitu gabe. Mendian duzu txorien txioka, errekastoen hotsa, beti ur, lurrari lotuak zur eta lur».
Liburuaren haria naturak darama, baina tematikan ertz gehiago badituzte azken urte eta erdian sortutako olerki berriek. «Borroka zentzuan ere mendian ibili dira aspalditik, Gerra Zibiletik gudariak. Bestetik, azken aldian nola mendi inguruan ibiltzen naizen, simulatzen dut Zaldibi nire ama hizkuntzaren harrobi, goizez oskarbi, gauez euri», errezitatu du zaldibiarrak.
Autoedizioan argitaratua
Zubeldiak bere idazle klasiko erreferentea Felipe Arrese Beitia otxandioarra dela aitortu du. «Hark markatzen du postmodernitatea». Lizardirekin ere «asko antzekotzen» dela dio.
Duela 29 urte hasi zen Zubeldia poesia idazten. Bosgarren liburua du Aralar gogoko iturri, denak autoedizioaren bidez argitaratuak, Erroteta etxearekin. «Nik kontrolatzen eta antolatzen dut dena, eta nik ematen diot agindua argitaletxeari liburu bat edo poema bilduma bat daukadanean. Neronek autoekoitzi, neronek ordaindu eta neronek saldu».
Berari eskatuta lor daiteke azken lanaren ale bat, eta Bilboko Gatazka liburu-denda arduratuko da banaketaz. Etzi, ostirala, 19:30ean aurkeztuko du Zubeldiak liburua Zaldibian, Karreane kultur etxean. Aurkezpen «xumea» izango da, «kotarroa pixka bat animatzeko».














