
Beasaingo Andramendi Ikastolak bigarren merkatu txikia antolatuko du. Iazko abenduaren 18an egin zuten lehen aldiz azoka, eta haren balorazioa positiboa izan denez bigarrena egitea erabaki dute ikasturtea amaitu baino lehen. Maiatzeko lehen asteburua...

Apirilaren 26tik maiatzaren 1era bitarte ospatuko diren Lazkaoko San Prudentzio jaiek badute irudi ofiziala. Herenegun aukeratu zuen epaimahaikoak, haurrek larunbatean plazan margotu zituzten lanen artetik. Iñigo Lasa Fresnedak egindako marrazkiak –irudian– apainduko du festetako egitarauaren azala. Beste 11 haurren marrazkiak ere azalduko dira egitarau-liburuxkaren barruko orrietan. Erakusketa ere jarriko dute kultur etxean lan guztiekin.

Mendiaren eta naturaren magalera jo du Koldo Zubeldiak bere azken olerki liburuan. Zaldibia jaioterriaren izatea zizelkatu duen Aralar hartu du inspirazio eta gai iturri, Aralar gogoko iturri liburuan. Naturari kantatzeko, eta mendikateak irudika litzakeen beste hainbat alderdi barruan biltzeko ere bai, bide batez. Aralar gogoko iturri liburua atera du idazle zaldibiarrak, bere bosgarrena, eta etzi, ostirala, 19:30ean aurkeztuko du herrikideen aurrean. «Aralar ingurukoak garenok eta han ibili garenok mendiari diogun miresmena» islatzen dute liburuko 45 olerkiek. «Mendian aurkitzen dira txabolak, artzainen bizitza neketsua, itzaltzear dagoen ohitura zahar bat», dio Zubeldiak. Irudi bukoliko hori errepresentatzeko naturaren indarrak eraman ditu paperera. «Erreka ingurua, mendiko basoak, landareak. Gizakia hainbeste ukitu gabe. Mendian duzu txorien txioka, errekastoen hotsa, beti ur, lurrari lotuak zur eta lur». Liburuaren haria naturak darama, baina tematikan ertz gehiago badituzte azken urte eta erdian sortutako olerki berriek. «Borroka zentzuan ere mendian ibili dira aspalditik, Gerra Zibiletik gudariak. Bestetik, azken aldian nola mendi inguruan ibiltzen naizen, simulatzen dut Zaldibi nire ama hizkuntzaren harrobi, goizez oskarbi, gauez euri», errezitatu du zaldibiarrak. Autoedizioan argitaratua Zubeldiak bere idazle klasiko erreferentea Felipe Arrese Beitia otxandioarra dela aitortu du. «Hark markatzen du postmodernitatea». Lizardirekin ere «asko antzekotzen» dela dio. Duela 29 urte hasi zen Zubeldia poesia [...]

May Gorostiaga aktore, zuzendari eta idazleak zuzenduko du ikastaroa. Apirilaren 16an eta 17an gauzatuko da nahi duen guztiarentzat irekita dago.

Taldeak kantu-liburuxka bat argitaratzea, Iparragirreren eskultura berria ezagutzeko Gernikara txangoa egitea edo Iparragirre kantuz eguna antolatzea ditu bere asmoen artean....