2011/3

Irakurle taldeak ‘Zazpi orduak’ liburua landuko du 23an

Seigarren bilkura izango da datorren astekoa; ''Zazpi orduak'' liburua aztertuko dute idazlea bera, Mire Agur Meabe bertan izango delarik gonbidatu gisa....

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi Zahar eraikina inauguratu dute

Santa-Lutzi Zahar eraikina inauguratuta dago jada. Hainbat hilabetez zaharberritze lanetan aritu ondoren, gaur goizean egin dute inaugurazio ekitaldia. Eraikuntza horrek laster Ezkio-Itasoko udaletxea eta kultura zerbitzuetarako hainbat lokal hartuko ditu bere baitan. Ekitaldiari 11:30etan eman diote hasiera eta bertan izan dira besteak beste, Markel Olano Ahaldun Nagusia, Rafa Uribarren Landa Ingurunearen Garapeneko diputatua, Florentino Ugalde Etorlurren kudeatzailea, Tomas Etxaniz Ezkio-Itsasoko alkatea, Ezkio-Itsasoko Udaleko zinegotziak eta udal langileak. Santa Lutzi Zahar eraikina goitik behera berritu dute, bi fasetan. Lehendabizikoan eraikinaren egitura guztia berritu zuten. Kanpoko lau paretak soilik utzi zituzten zutik eta proiektuan idatzita bezala, egurrezko azpiegitura egin zioten. Eraikinak lehen zituen zutabe eta haga batzuk aprobetxatu zituzten horretarako. Zoruak eta teilatua ere guztiz berritu zizkioten. Lanen lehen faseak 480.000 euroko aurrekontua izan zuen. Eusko Jaurlaritzaren Erein programatik 167.000 euro jaso zituen Ezkio-Itsasoko Udalak. Foru Aldundiko Kultura Sailetik berriz, 57. 000 euro. Markel Olanoren hitzetan «XVII. mende erdialdekoa izanik, kultur ikuspegitik ere balio handia dauka eraikinak eta Kultura Sailak egurrezko azpiegitura mantentzeko eman zuen diru kopuru hori». Gainerako guztia, 256.000 euro, Ezkio-Itsasoko Udalak ordaindu zuen. Bigarren fasea Bigarren fasean, solairuen banaketa egin zuten. Beheko solairuan liburutegia, erabilera anitzeko gela eta artxiboa eraiki zituzten. Berogailuaren kaldera ere bertan ipini zuten eta igogailuarentzako [...]

Estitxu Imaz

’100 metro koadro’ antzezlana ostiralean Usurbe antzokian

Beasaingo eta Ordiziako Udalek antolatutako Antzerki Garaiaren barruan 100 metro koadro antzezlana ikusi ahalko da ostiralean Beasaingo Usurbe antzokian. Txalo produkzioak taldeak bi emanaldi egingo ditu ostiralean: 20:00etan eta 22:30ean. Juan Carlos...

Eskeine Legorburu

Jaietan dantza egiteko ikastaroa martxan dago

Maiatzeko Santikutz jaietara begira, Sustraiak dantza taldeak Larrain eta Kapela dantzen ikastaroa abiarazi du. Zapaturo egiten dituzte entseguak, 17:00etan dantza taldearen egoitzan. Herritar guztiei irekita daude.

Goierriko Hitza

Iñaki Dubreuil izango da Ordiziako PSE-EEren alkategaia

Iñaki Dubreuil izango da beste behin Ordiziako PSE-EEren zerrendaburua maiatzeko udal hauteskundeetan. Miguel Buen Ahaldun Nagusi izateko hautagaiarekin batera agerraldia egin dute gaur, alderdi sozialistak Gipuzkoarako eta Ordiziarako dituen asmoen berri emateko. “Ordiziaren alde lan egiteko gogo eta ilusio handia” dutela azaldu du Dubreuilek, bai berak eta baita bere taldeak ere. Hauteskunde programa oraindik prestatzen ari badira ere, “linea orokor batzuk” aurreratu ditu alkategaiak. Bere hitzetan, ekonomia eta enplegua bultzatzea, etxebizitza edota herriko segurtasuna izango dira ardatz nagusietako batzuk, baita gizarte arloa ere. Programa hori osatzeko, berrehun bat laguni galdetegi bat eman diete eta datozen egunetan ere, “aportazioak eta gomendioak” jasotzen jarraituko dute. Izan ere, Dubreuilen ustez “alderdiek herritarren beharretatik gertu egon behar dute, euren beharrak eta eskaerak ezagutu, eta gero behar diren neurriak hartzeko”. Iñaki Dubreuilek hiru legegintzaldi egin ditu PSE-EEko zinegotzi moduan; azkenekoan gainera, udal gobernu taldean egon da, EAJ eta EA alderdiekin batera. Legegintzaldiaren “balantze positiboa” egin du, “EAJ eta EArekin elkarlanean jardun eta hainbat proiektu eta obra esanguratsu” egitea lortu baitute. Baina azpiegitura lanez gain, “hezkuntza eta kultura aldetik ere ekimen ugari” egin dituzte. Horrez, gain, gizarte arloko ardura eurek izan dutela gogorarazi du; arlo horri dagokionean, “eguneko zentroa eta jubilatuen egoitza handitzeko proiektua” aurrera atera [...]

Arkaitz Apalategi

Upabi baserria botako dute larunbatean

Larunbatean, hilak 19, CAF lantegitik Guardia Zibilaren koartelera bidean dagoen Upabi baserria bota egingo dute. Hori dela eta, Agerrebidea itxi egingo dute 07:00etatik 15:00etara, CAFetik kuarteleko bidegurutzerainoko zatian. Koartelera joan ahal iza...

Ordiziako Hitza

Pepe Caballerok eta Juan Tolosak irabazi dute Arranoko mus txapelketa

Pepe Caballero eta Juan Tolosa ordiziarrek irabazi dute Arrano Kultur Elkarteak antolatutako 21. mus txapelketa. 83 bikotek parte hartu dute aurten txapelketan eta bigarren postuan Javier Diaz eta Aitor Diaz anaia legorretarrak sailkatu dira. Antolatz...

Eskeine Legorburu

Garabi Ordiziako jubenilak, Euskadiko txapeldun

Garabi Ordizia errugbiko jubenil taldeak Euskadi txapelketa lortu du asteburuan, larunbatean Astin jokatu zuten partida 5 eta 64 irabazita Zarauzko taldeari. Bigarren zatian erabat menderatu zuten goierritarrek norgehiagokaren erritmoa, eta horrek garaipen erraza lortzea ahalbidetu zien. Eta jubenilak ez ezik, Garabi Ordiziako kadeteak ere txapelketa irabazteko beste urrats bat egin zuten atzo, Santanderko Independiente taldea 0 eta 28 mendean hartuta.

Ordiziako Hitza

Finaleko lehia estutuz doa asteburuko saio jendetsu eta umoretsuen ostean

Kanporaketa baten faltan larunbatean Igartubeitin kantatu zuen ''Gabiri2'' taldea dago sailkapenean buru. Atzetik ditu ''Erro Okocha ber bi'' eta ''Lasatarrak'' taldeak.

Goierriko Hitza

Eiluzek irisgarritasun akatsak atzeman ditu geltoki intermodalean

Urola Garaiko elbarrituen elkarteak Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiari euren aldarrikapenak biltzen dituen eskutitz bat helarazi zion, pasa den ostiraleko inaugurazioan.

Goierriko Hitza

Gaztetxeak antolatutako Bertsotxox ekitaldiak jende mordoxka bildu du Ordiziako plazan

Ordiziako Gaztetxearen 25. urteurreneko ospakizunen barruan, gaur Bertsotxotx ekitaldia ari dira egiten Ordiziako plazan, eta sagardoak eta bertsoek erakarrita, jende mordoxka bildu da bertan. Gehienak gazteak dira, batez ere Ordiziakoak baina baita inguruko herrietakoak ere, hala nola, Beasaingoak eta Lazkaokoak. Antolatzaileen ustez “helduak beranduxeago animatuko dira”. Izar Gorri Ordiziako Gaztetxeko panpin handia ere bertan dabil giroa berotzen. Arratsaldeko seietan eman diote hasiera Bertsotxotx ekitaldiari eta ordu horretatik aurrera Urbitarte, Aulia, Zabalbide, Otatza, Begiristain eta Isastegi sagardotegietako sagar-zukua dastatzeko aukera izan da. Norberak edalontzia erosi eta nahi adina sagardo edan ahal izan du.  Ordiziako Gaztetxeko kideek jakitera eman dutenez, arratsaldeko zazpietarako jada bederatzi kaxa edalontzi  salduta zeuden, hau da, guztira 108 baso. Edaria edateaz gain txorixo, odolki eta patata-tortilla pintxoak ere zerbitzatu dituzte antolatzaileek. Arratsaldeko zazpietarako  patata-tortilla pintxoak bukatuta zeuden. Udaletxe azpian kokatu dute beste gune bat eta bertan 25 urte hauetan Gaztetxekoek  bildutako eta sortutako materiala ikus daiteke, hala nola, argazkiak, bideoak… Bertso saioa  zazpietan Arratsaldeko zazpiak pasatxo zirela eman diote hasiera bertso saioari. Gaztetxekoek Ainhoa Mujika,  Iban Urdangarin, Iñaki Apalategi eta Aitor Sarriegi jarri dituzte bertsotan. Beraien ateraldiek barre algarak eta txaloak eragin dituzte bertaratutakoen artean eta giro bikaina sortu da. Ekitaldia gaueko bederatzietan bukatuko da edota bestela sagardoa amaitzen [...]

Goierriko Hitza

Arranok antolatutako mus txapelketan 83 bikote ari dira parte hartzen

Beasaingo Arrano elkarteak antolatutako mus txapelketan 83 bikote ari dira parte hartzen, San Martin plazaren azpian. Arratsaldean 16:30ean zozketa egin ondoren ekin diote jokuari. Norgehiagoka gaueko bederatziak eta hamarrak bitartean bukatuko dela aurreikusten dute antolatzaileek. Iaz San Martin plazako lanak zirela eta, mus txapelketa ekainean egin zuten Arranokoek eta orduan 69 bikotek parte hartu zuten, aurten baino 14 gutxiagok. Gehienak goierritarrak Jokuan ari diren 83 bikote horietatik gehienak goierritarrak dira, besteak beste, beasaindarrak, ordiziarrak, ormaiztegiarrak, zegamarrak eta zaldibiarrak. Baina badira beste zenbait herritako partaideak ere. Esaterako Azpeitiko, Azkoitiko eta Errezileko bederatzi bikotek parte hartu dute eta antolatzaileen hitzetan “kopuru nahiko altua da hori”. Badira Ikaztegieta, Tolosa, Leaburu, Itziar, Urnieta, Lasarte,  Donostia eta Errenteriako  muslariak ere. Gipuzkoako parte hartzaileez gain, Sakanako (Nafarroa) bi bikote ere ari dira jokatzen. Txapelketa irabazten duen bikoteak 1.500 euro eta txapelak eskuratuko ditu. Bigarren egiten duenak 800 euro etxeratuko ditu, hirugarren geratzen denak 400 euro eta laugarren egiten duenak berriz, 200 euro. Bosgarren postutik zortzigarren postura bitartean sailkatzen diren muslariek ere hainbat sari jasoko dituzte. Zozketa Mus txapelketa antolatzeaz gain, errifak ere atera ditu ohiko moduan Arranok. Txartel saridun bakoitzak arkumea eta ardo kaxa bat eskuratuko ditu. Hauek dira txartel saridunak: A Seriea 781; B Seriea [...]

Beasaingo Hitza

Play Station Txapelketan 26 lagun ari dira parte hartzen Idiazabalgo Gaztetxean

Idiazabalgo Gaztetxekoek antolatutako Pro Revolution Soccer 2011 Play Station Txapelketan 26 lagun ari dira parte hartzen. Gaur lehen kanporaketa jokatuko dute eta datorren larunbatean, martxoaren 19an, finalaurrekoak eta finalak egingo dituzte. Arrats...

Goierriko Hitza

Gaintzako udaletxe berriaren lehen harria gaur jarri dute

Gaintzako udaletxe berriaren lehen harria gaur jarri dute eguerdiko hamabietan eta bertan izan dira besteak beste, Rafael Uribarren Landa Ingurunearen Garapeneko diputatua eta Inazio Garmendia Gaintzako alkatea. Landagipuzkoa 32 egitasmoak lagunduta eg...

Goierriko Hitza

Herriak Elkarlaneako kideak edukiontzia materialez betetzen ari dira Beninera bidaltzeko

Gipuzkoako Herriak Elkarlaneako kideak  edukiontzia materialez betetzen ari dira une honetan Beninera (Afrikara) bidaltzeko eta arratsaldeko ordubiak alderako lana bukatuta edukitzea aurreikusten dute. Goizeko zortzietan elkartu dira Herriak Elkarlanean erakundeak Beasaingo Katea auzoan daukan biltegian. Guztira 30bat lagun ari dira lanean buru-belarri. Horietatik bat Herman Bagara apaiz afrikarra da eta gainerako guztiak Gipuzkoako Herriak Elkarlanean-eko kideak. 23 tona material Katea auzoko biltegi horretan arropa eta Lazkaoko San Benito ikastolak emandako arbelak zituzten gordeta. Gainerako materiala beste biltegi batzuetatik eraman dute. Hine enpresak duen pabilioitik esaterako, Donostiako Udalak emandako bizikletak eraman dituzte Katea auzora eta Herriak Elkarlaneakek Lazkaon eskuratu berri duen biltegitik berriz,  elikagaiak, eguzki lanparak, botikak… Guztira 23 tona material sartuko dituzte kamioiean. Lana bukatu eta gero, edukiontzia daraman kamioia Bilbora joango da eta handik itsasontziz eramango dute edukiontzia Beninera, Cotonouko portura. Bertan kamioi batean sartu eta garraiatuko dute materiala Natitingou-ra. Bi egun igaroko ditu kamioiak bertara heltzen. Materiala behin hara iritsitakoan elizbarrutiak han duen biltegi handi batean gordeko dute dena eta apaizak arduratuko dira banaketa egiteaz. Herman Bagarak azaldu duenez “gehien behar duenari emango diote gehien”. Eskerrak Gorka Eskalante gobernuz kanpoko erakundeko kideak jakitera eman duenez, edukiontzia bidali ahal izateko ezinbestekoa izan da hainbat talderen, ikastetxeren, norbanakoen eta enpresen [...]

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa