2011/3

Elikadura osasungarriari buruzko hitzaldia bihar D’elikatuzen

Ordiziako D’elikatuz zentroko dietetika eta nutrizio aditu Idoia Noainek elikadura osasungarriari buruzko hitzaldia egingo du bihar, hilak 17, D’elikatuz gunean, 10:00etan. Adineko pertsonen artean jarduera fisikoaren eta elikaduraren bidez...

Ordiziako Hitza

Ezker abertzaleak batzarra egingo du larunbatean

Ordiziako ezker abertzaleak udal hauteskundeei begirako herri batzarra egingo du larunbatean, hilak 19, Barrena kultur etxean. Datozen asteak “erabakigarriak” izango direla dio ezker abertzalearen oharrak, eta udalean “ezkerreko abert...

Ordiziako Hitza

Autobusen geralekuak aldatu dituzte Lazkaon

Elosegi kalean hirigintza lanak egiten ari direnez, Zelai parean autobusek ez dute geldialdirik egiten joan den asteaz geroztik. Pesa eta Estellesa autobusen geralekua Hirigoien 14an (Itzala taberna parean) dago Donostiara eta Eibarrera joateko; Mapfre...

Aimar Maiz

Gutierrez-Goñi bikoa garaile palako kopan

Goierriko I. Pala Koparen finala igandean jokatu zen Olaberrian. Joseba Gutierrez sopeloztarrak eta Sebastian Goñi idiazabaldarrak osatutako bikoak lortu du txapela, 35 eta 26 irabazita Mikel Arantzegi olaberritarrari eta Azeari Andonegi lazkaotarrari...

Aimar Maiz

Etorkinentzako euskara klaseak udal euskaltegian

Klaseen helburua euskarazko oinarrizko ezagupenak barneratzea da, doakoak izango dira eta datorren astean hasiko dira.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Bigarren finalerdiak jokatuko dira gaur Goñiren omenezkoan

Binakako seniorretan azken orduko aldaketak egon dira, Ezkurdia, Armendariz eta Arzelus eskuko minarekin daude eta.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Musti taldeak batzar orokorra egingo du bihar

Bihar izango da Zelai Arizti kultur etxean, bazkideak bi deialdi dituzte aukeran, 18:30ean eta 19 eta 15ean.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Jende multzoa bildu da Zegaman Joxantonio Ormazabalen omenaldian

Jende asko elkartu da Zegaman Joxean Ormazabalen omenez antolatutako ekitaldian. Omenaldia Zegamako Udalak, herriko elkarteek eta eskualdeko hainbat eragilek antolatu zuten eta bertaratutakoen hitzetan «omenaldi xumea baina hunkigarria» izan zen. Igandean, martxoaren 12an, 12:55ak aldera txalaparta doinuez eman zioten hasiera ekitaldiari, Xabi Arakama eta Jon Berasategik. Ordurako jende asko zegoen kultur etxeko magnoliaren inguruan. Bertan zegamarrez gain, eskualdeko herrietako hainbat bizilagun eta Ormazabalen senitartekoak, lankideak eta lagunak ikus zitezkeen. Txalaparta saioaren ondoren, ordubatean Xabier Azurmendik eta Tobera musika eskolako txistu taldeak Agurra egin zuten. Harria eta plaka Joxantonio Ormazabalen omenez, kultur etxearen ondoko magnoliaren azpian harria eta plaka jarri dituzte. Ekitaldiaren hasieran, harria zapi batekin estalita zegoen eta agerian utzi bitartean, Tobera musika eskolakoen eskutik Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak entzun ahal izan zen. Segidan, Arantxa Ortiz eta Josu Oiarbidek trikitia jo zuten, Ane Asurmendik bodhrama, Ainhoa Berasategik harrizko txalaparta eta Xabi Arakamak berriz, egurrezko txalaparta. Ondoren Aitxuri herri eskolako bost urteko haurrek eta 1. eta 2. mailako ikasleek Astoa ikusi nuen abestia kantatu zuten Tobera musika eskolako txistulariak lagun zituztela. Ordubata pasatxo zela, Aitxuriko ikasleek idazlearen pasarte eta olerki batzuk irakurri zituzten. 3. mailakoen eskutik Handiustea entzun ahal izan zen. 5. mailako haurrek Elurra irakurri zuten, 4. mailakoek [...]

Estitxu Imaz

Inauteri festa bihar egingo dute Legorretako gazteek

Legorretako Gazte-Piku asanbladak inauterietako jaialdia antolatu du biharko, larunbata. 17:00etan haurrentzat eta gazteentzat jolasak izango dira aurrena plazan. 19:00etan kalejiran abiatuko dira gaztetxetik. 21:30ean gaztetxean koadrila arteko afaria egingo dute, eta 23:30ean Laket taldearekin dantzaldia hasiko da han bertan. 01:30ean mozorroen sariak banatuko dituzte.

Aimar Maiz

Mongolian eginiko trekking saioa iruditan

Gaur 20:00etan Ikus-entzunezko emanaldia egingo dute Legazpiko kultur etxean. Iosu Perez argazkilari urretxuarrak eskainiko du, eta Trekking-a Mongolian izenburupean prestatu du bilduma.

Legazpiko Hitza

Goierriko I. Pala Koparen finala igandean jokatuko dute Olaberrian

Igandean 11:30a aldera hasiko da Olaberriko pilotalekuan Goierriko I. Pala Koparen finala. Idiazabalgo Atxurbide eta Ordiziako Oiangu elkarteetako zortzi bikotek parte hartu dute. Final-laurdenak eta finalaurrekoak jokatu ondoren, finalean bi bikote ha...

Aimar Maiz

Gidari bat atxilotu dute Lazkaon, alkoholemia frogari uko egiteagatik

Bart 33 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Lazkaon. Goizaldeko 01:00etan Elosegi kalean kontrako noranzkoan zihoala gerarazi du patruila batek. Kale hori norabide bakarrekoa da asteartetik, hirigintza obrak egiten ari direlako. Lazkaoko herri...

Aimar Maiz

32. zuhaitz eguna egingo da Zumarragan larunbatean

2010ean jaiotako haurren gurasoek eta lehen hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleek lanadatuko dituzte zuhaitzak Elgarrestamdi inguruan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Joxantonio Ormazabali omenaldia egingo diote igande eguerdian Zegaman

Joxantonio Ormazabali omenaldia egingo diote etzi eguerdian Zegaman, bertako Udalak, elkarteek eta Goierriko beste hainbat eragilek antolatuta. Ekitaldian Zegamako haurrek, gazteek eta helduek parte hartuko dute 12:55etik aurrera. Zegamako kultur etxearen aurrean dagoen magnolia zuhaitzaren azpian berriz, harria eta plaka jarriko dituzte Joxe Antonio Ormazabalen omenez. Omenaldiari Xabi Arakamak eta Jon Berasategik emango diote hasiera txalaparta doinuekin. Ondoren Xabier Azurmendik eta Tobera Musika Eskolako txistu taldeak Agurra egingo dute. Plaka agerian utziko dute Harria estaltzen duen zapia kendu bitartean, Tobera musika eskolakoen eskutik Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak entzun ahal izango da. Segidan, Arantxa Ortizek eta Josu Oiarbidek trikitia joko dute, Ane Asurmendik bodhram perkusio tresna, Ainhoa Berasategik harrizko txalaparta eta Xabi Arakamak berriz, egurrezko txalaparta. 13:10ean Astoa ikusi nuen abesti herrikoia abestuko dute Aitxuri herri eskolako bost urteko haurrek eta 1. eta 2. mailako umeek. Toberako musika eskolako hiru ikaslek, Itxaso Berasategik, Laida Arrondok eta Unai Berasategik txistua joko dute. Bost minutu geroago Aitxuri herri eskolako ikasleek Joxantonio Ormazabalek idatzitako pasarte eta olerki batzuk irakurriko dituzte. 3. mailakoen eskutik Handiustea entzun ahal izango da. 5. mailakoek Elurra irakurriko dute, 4. mailako ikasleek Barrehiztegia eta 6. mailakoek berriz, Beharra. Bukaeran bertso saioa Orkatz eta Orkatz Txiki abesbatzek parte hartuko [...]

Estitxu Imaz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa