2011/3

Tobera musika eskolak dantza topaketa antolatu du larunbaterako Zegaman

Tobera musika eskolak dantza topaketa antolatu du larunbaterako (apirilak 2) Zegaman. Horrelako ekitaldi bat prestatzen duen lehendabiziko aldia da, eta Toberako dantzari helduekin batera, Tolosako Udaberri dantza taldeko eta Legazpiko Korosti dantza taldeko kide helduak izango dira bertan. Dantza topaketari 18:00etan emango diote hasiera, Zegamako udaletxe aurrean, eta eguraldi txarra egiten badu berriz, Aitxuri herri eskolako patio estalian. Eskarmentu handiko taldeak Iker Gomez de Segura Toberako zuzendariak jakitera eman duenez, aurten Legazpin eta Seguran antolatutako Dantzari Txiki egunetan izan dira Toberakoak, duela bi urte hasitako bideari segida emanez. «Gurean ere bestelako dantza-taldeak hartzeko unea zela erabaki genuen eta beraz, larunbatean egingo dugu lehenengo ekimena». Parte hartuko duen taldeetako batek, Tolosako Udaberri dantza taldeak, 50 urte baino gehiago ditu. Herrialde askotan ibilitakoa da (Frantzian, Portugalen, Belgikan…) eta sari ugari jasotakoa. Legazpiko Korosti dantza taldeari berriz, 1982an haurrentzat eta gaztetxoentzat talde bat izateko helburuarekin sortu bazen ere 90. hamarkada hasieratik aurrera nagusien taldea batu zitzaion. Euskal Herritik kanpora ere hainbat erakustaldi egin ditu, besteak beste Bartzelonan, Galizian, Burgosen, Portugalen eta Frantzian. Lehenengoek dantza tradizionalak egiten dituzte eta bigarrengoek bide berriak ere uztartu dituzte. Gomez de Seguraren hitzetan «hortaz, Zegamako saioan gure ohitura sakonenek eta egungo aldaera berriek bat egingo dute, beti ere [...]

Estitxu Imaz

Udaberri Pilota Txapelketako finalak ostiralean jokatuko dituzte

Ostiralean (apirilak 1) Gipuzkoako Udaberri Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte Zegaman arratsaldeko zazpietatik aurrera. 3. mailako jubenilei dagokion partidan, segurarrek Donostiako Alde Zaharra-ko pilotariak izango dituzte aurkari. 1. ma...

Estitxu Imaz

Garcia Lorcaren ‘Bodas de sangre’ lana antzezlan bihurtu dute

Urtero bezala aurten ere Beasain Institutu Publikoko ikasleek antzezlana prestatu dute. Txindoki ikastetxeko batxilergoko ikasleak ariko dira aktore lanetan eta bestelako egitekoak egiten. Federico Garcia Lorcaren Bodas de Sangre lana antzerkirako moldatu dute eta lehen emanaldia bihar goizean egingo dute. 10:30ean DBHko 4. mailako ikasleen aurrean egingo dute estreineko emanaldia. Etzi, ostirala, beste bi emanaldi egingo dituzte. Lehena 11:30ean izango da, batxilergoko gainerako ikasleentzat eta herriko jubilatuentzat. Arratsaldeko zazpietan egingo dute emanaldi irekia, gainerako herritarrei, lagunei eta senitartekoei zuzendua. Aurten guztira, hogei lagunetik gora aritu dira antzezlana prestatzen. Hamalau aktore izango dira oholtzara igoko direnak eta bestelako lanetan beste zazpi ikasle ariko dira, denak Rosa Rojoren zuzendaritzapean. Pasioa eta poesia uztartuta Antzerki tailerreko kideek pasioa eta Lorcaren poesia uztartzen dituen antzezlana aukeratu dute aurtengo emanaldirako. Ezkontza baten ospakizuna oinarri hartuta, errefusatu bai baina ahaztu ezin den amodioa aterako da argitara. Baita senar eta seme baten heriotza bortitzak eraginda bi familien arteko gorroto eta ikusezina ere. Elena Zubiriak amaren papera egingo du, Iñaki Dorronsorok semearena, Julen Garcia izango da aita, eta alaba Ana Mendia. Marta Sargento neskamearen paperean sartuko da eta Paula Duque emaztearenean. Jokin Luna ilargia izango da, eskalea Luka Zabala, amaginarreba Amaia Erauskin, Leire Bujanda bizilaguna, neskatoa Saide Perez, [...]

Eskeine Legorburu

Legazpiarrak Finlandia saioan [Argazki galeria]

Pasa den astean ETB1 telebista kateko Finlandia programarako desafio bat grabatu zuten Legazpin. Brinkola eta Legazpiren arteko apustua irudikatu zuten, Urtatzako urtegian jokatu zutena. Sorgintxulo aisialdi taldeko kideek hartu zuten bertan parte, neo...

Legazpiko Hitza

Udaberri kontzertua Doinuako ikasleen eskutik

Legazpiko Doinua musika eskolako ikasleek udaberri kontzertua eskainiko dute bihar arratsaldean. Latxartegi aretoan egingo dute emanaldia eta 18:00etan hasiko dute. Sarrera irekia da.

Legazpiko Hitza

Ipuin kontaketa saioa eskainiko du Ines Bengoak

Etzi arratsaldean ipuin kontaketa saioa ospatuko dute Legazpiko liburutegian. 3 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa izango da eta Ines Bengoak egingo ditu kontalari lanak. 18:00etan hasiko du saioa.

Legazpiko Hitza

Bigarrengoz egingo du merkatu txikia Andramendi Ikastolak

Beasaingo Andramendi Ikastolak bigarren merkatu txikia antolatuko du. Iazko abenduaren 18an egin zuten lehen aldiz azoka, eta haren balorazioa positiboa izan denez bigarrena egitea erabaki dute ikasturtea amaitu baino lehen. Maiatzeko lehen asteburua...

Eskeine Legorburu

Zine emanaldiak Latxartegin

Apirilean amaituko da Latxartegi aretoko zine emanaldien denboraldia. Ostiraletan eta igandetan egingo dituzten hiruna emanaldik itxiko dute zikloa. Zine klub saioetan Yo soy el amor, Cyrus eta De dioses y hombres filmak proiektatuko dituzte, datozen h...

Legazpiko Hitza

PSE-EEk Oscar Valbuena aurkeztu du Legazpiko alkatetzarako

Oscar Valbuena (Zumarraga, 1978) izango da PSE-EEk maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan Legazpiko alkatetzara aurkeztuko duen hautagaia. PSE-EEtik «hautagaitza sorpresa» gisa kalifikatu dute Valbuenarena. «Pertsona gaztea eta prestatua» dela azaldu...

Legazpiko Hitza

Sarean dago jada hil honetako Otamotz, 165.ena

Hileko gaiak txirrindularitzarekin zerikusia izango du ale berrian. Bestalde Elgarresta ahizpak, egunkari banatzaileak, Alex Albisua edo Txema Iriberri protagonistak izango dira martxokoan....

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Itsasondoko liburutegian bi goizetan ere zerbitzua emango dute

Itsasondoko udal liburutegiak ordutegia zabaldu du. Astearte eta asteazken goizetan ere arduraduna egongo da, 09:30etik aurrera. Txartelak egiteko, liburuak topatzeko nahiz maileguan hartzeko aukera izango da. Liburutegira joan gabe posta elektronikoz ...

Aimar Maiz

Itsasondoko herri eguneko patata-tortilla lehiaketaran izen-ematea zabaldu dute

Apirilaren 9an ospatuko dute Itsasondon I. Herri Eguna, sortu berri duten gazte taldeak antolatuta. Eguneko egitarauan patata tortila lehiaketa izango da, eta parte hartu nahi duten herritarrek izena aldez aurretik eman behar dute, ostiralerako. Kaxint...

Aimar Maiz

Lazkaotxiki musika eskola saio sorta emango du Lazkaon aste honetan

Lazkaotxiki musika eskolak kultur astea hasi zuen atzo, eta astean zehar egunero musika saio bana egingo du, ostiralera arte. Ikasleek egunero musika tresna mota banarekin osatuko dute emanaldia. Kultur etxeko erakusketa aretoan dira saioak, egunero...

Aimar Maiz

Pilota partidua izango da ostiral honetan Ederrenan

Bigarren mailako promoziozko binakako txapelketako hirugarren jardunaldiko partida jokatuko da eta Aritz Lasak Beroizekin batera jokatuko du Retegi Bi eta Zabaletaren...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Elkarteetan gizonek agintzen dute, emakume gehiagok parte hartu arren

Ordizian dauden elkarteetan emakumeen partehartzea gizonena baino handiagoa bada ere, elkarte horien aginte organoetan gizonezkoak dira nagusi. Datu hori, Ordiziako Udalak onartutako Berdintasun Planaren baitan, Murgibe eta Avento etxeek egindako ikerketaren emaitzetako bat da. Herriko elkarteetan eta kirol arloan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aztertu dute, eta ondorioa garbia da: oraindik ere bi generoen arteko aldea handia da. Ordiziako Udaleko eta bi erakunde horietako ordezkariek prentsa aurreko agerraldia egin dute gaur, ikerketaren berri emateko. Bihar berriz, herritarren aurrean aurkeztuko dituzte emaitzak, 19:00etan, Barrena jauregian. Kristina Altuna Ordiziako Berdintasun teknikariak eman du saioaren berri, eta «herritar guztiei bertara joateko gonbitea» luzatu die. Murgibe kontsultoriak «herriko elkarteetako zuzendaritzetan emakumeen egoera» zein den aztertu du. Itxasne Martinezen arabera, «kultur elkarteetan emakumeen parte-hartzea handia dela jakin arren,  aginte esparruetako benetako errealitatea» ezagutu behar zela ikusi eta egoera aztertzea erabaki zuten. Horretarako, herriko 71 elkartetara jo zuten eta horietatik 51 izan dira erantzun dutenak. Horrez gain, zuzeneko elkarrizketak eta eztabaida saioak ere egin dituzte. Ikerketa horren emaitzek, hasierako hipotesia baieztatu dute, alegia, «gizonezkoak zuzendaritza batzorde guztietan» daudela; emakumeak ordea, «batzuetan bakarrik». Datuak ere esanguratsuak dira. Ordizian, 6.383 herritar dira elkarteren bateko bazkide; horietatik 3.626 emakumezkoak dira eta 2.757 gizonezkoak. Aginte organoei begira ordea, 31 elkartetan [...]

Arkaitz Apalategi

Mahai jokoetako eskualdeko finalak ari dira jokatzen jubilatuak

Eskualde mailako mahai jokoetako finalak ari dira jokatzen Beasaingo Jubilatu eta Pentsiodunen elkartean. Eskualde guztiko jubilatuak elkartu dira Beasainen eta bilarrean, briskan, dominoan, karta jokoetan, partxisean, tokan eta igel-jokoan ari dira jo...

Eskeine Legorburu
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa