2011/3

Lazkaoko jaiek badute irudia

Apirilaren 26tik maiatzaren 1era bitarte ospatuko diren Lazkaoko San Prudentzio jaiek badute irudi ofiziala. Herenegun aukeratu zuen epaimahaikoak, haurrek larunbatean plazan margotu zituzten lanen artetik. Iñigo Lasa Fresnedak egindako marrazkiak –irudian– apainduko du festetako egitarauaren azala. Beste 11 haurren marrazkiak ere azalduko dira egitarau-liburuxkaren barruko orrietan. Erakusketa ere jarriko dute kultur etxean lan guztiekin.

Aimar Maiz

Koldo Zubeldia idazle zaldibiarrak bosgarren liburua argitaratu du

Mendiaren eta naturaren magalera jo du Koldo Zubeldiak bere azken olerki liburuan. Zaldibia jaioterriaren izatea zizelkatu duen Aralar hartu du inspirazio eta gai iturri, Aralar gogoko iturri liburuan. Naturari kantatzeko, eta mendikateak irudika litzakeen beste hainbat alderdi barruan biltzeko ere bai, bide batez. Aralar gogoko iturri liburua atera du idazle zaldibiarrak, bere bosgarrena, eta etzi, ostirala, 19:30ean aurkeztuko du herrikideen aurrean. «Aralar ingurukoak garenok eta han ibili garenok mendiari diogun miresmena» islatzen dute liburuko 45 olerkiek. «Mendian aurkitzen dira txabolak, artzainen bizitza neketsua, itzaltzear dagoen ohitura zahar bat», dio Zubeldiak. Irudi bukoliko hori errepresentatzeko naturaren indarrak eraman ditu paperera. «Erreka ingurua, mendiko basoak, landareak. Gizakia hainbeste ukitu gabe. Mendian duzu txorien txioka, errekastoen hotsa, beti ur, lurrari lotuak zur eta lur». Liburuaren haria naturak darama, baina tematikan ertz gehiago badituzte azken urte eta erdian sortutako olerki berriek. «Borroka zentzuan ere mendian ibili dira aspalditik, Gerra Zibiletik gudariak. Bestetik, azken aldian nola mendi inguruan ibiltzen naizen, simulatzen dut Zaldibi nire ama hizkuntzaren harrobi, goizez oskarbi, gauez euri», errezitatu du zaldibiarrak. Autoedizioan argitaratua Zubeldiak bere idazle klasiko erreferentea Felipe Arrese Beitia otxandioarra dela aitortu du. «Hark markatzen du postmodernitatea». Lizardirekin ere «asko antzekotzen» dela dio. Duela 29 urte hasi zen Zubeldia poesia [...]

Aimar Maiz

Ezker abertzaleak dio aurrekontuak «parte hartzerik gabe» egin direla

Ordiziako ezker abertzaleak udal aurrekontuen kontrako jarrera azaldu du eta bi arrazoi eman dituzte horretarako: batetik, aurrekontu horiek «aurreko urteetakoak bezala, herritarrek, oposizioko alderdi politikoek eta gainerako eragileek parte hartu gabe» egin direla diote. Bestetik, EAJk eta PSE-EEk bakarrik eta «gutxiengoan» onartu dituztela azaldu dute. Izan ere, azken udal hauteskundeetan jasotako boto kopuruari erreparatuz, «1.693 ordiziar alde eta 2.358 kontra» daudela gogorarazi dute. Partehartze faltaz gain, aurrekontuak «gardentasunik eta zehaztapenik gabe» egin direla ere salatu dute. Plenoaren aurretik aurrekontuak onartzeko egin zen bilera «adostasunik gabe eta zenbait partida zehaztu gabe» bukatu zela diote. «Horrek agerian uzten du askotan salatu duguna, hau da, urtean zehar kreditu aldaketa asko gelditzen direla aurrekontuetako zenbait atal zehaztapenik gabe egiten direlako». Krisi garaia izanda, ezker abertzaleak ez du ulertzen nolatan ez den «gastuen kontentzio politika bat» egiten. Hala, «alkate, alderdi politiko eta zinegotziei ordaintzen zaien kantitateak bere horretan» mantendu izana salatu dute. Murrizketak gastu sozialetan Gastu sozialetan eta inbertsioen atalean ere «murrizketak» izan direla salatu du ezker abertzaleak, besteak beste etxez etxeko laguntzan edo gizarte larrialdietakoan. Murrizketa horiek «Eusko Jaurlaritzatik datorren subentzioekin makilatu» nahi izan dituztela diote. Inbertsioetan ere murrizketak izan badira ere,  atal horren %32a Majori kiroldegirako izango dela gogorarazi dute, «beste behar batzuetarako, [...]

Arkaitz Apalategi

Lazkao Txikiren omenezko afariko txartelak salgai dituzte

Igandean beteko dira 18 urte Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki hil zela. Goierriko Euskal Eskolak bertso afaria antolatu du ostiralerako, Lartxai elkartean (Lazkaomendin). Amaia Agirre eta Julio Soto izango dira bertsotan. Afaltzera joan nahi dutenek (22...

Aimar Maiz

Goierriko sagardo ekoizle bat sartu da Eusko Label izendapeneko ziurtagirian

Aurreko astean Usurbilen aurkeztu zuten Eusko Label ziurtagiridun sagardo motarekin merkatuan Goierriko ekoizle bakarra sartuko da oraingoz, Ataungo Urbitarte. Eskualdean sei sagardotegi daude sagardoa eurek egiten dutenak, eta gehienak zalantzati daude ziurtagiri horren baldintzekin. Izan ere, sagardoa Eusko Label izanarekin nabarmenduta merkaturatu ahal izateko erabilitako oinarrizko gai guztiak Araba, Bizkai edo Gipuzkoako sagastietakoa izan behar du. Baldintza horrekin azaldu dute kezka sagardogile goierritar gehienek. Denek aitortu dute ahal denean bertako sagarra erabiltzen dutela, baten batek «aspalditik eta beti» ere bai, baina sagastien bi urtean behingo zikloagatik ezinezko iruditzen zaie ekoizpena hemengo sagastien uztaren arabera mantentzea. Labeldun sagardoa ekoizteak, hala ere, ez du esan nahi sagardotegiak sortzen duen sagardo guztiari aplikatu behar zaionik baldintza hori. Loteak desberdindu daitezke, eta jabeak izendatutako eta administrazioak kontrolatutako barrika jakinak aparta litezke. Eusko Labelean sartu direnek bertako produktua –sagarra eta sagardoa– nabarmendu eta goratu beharra dagoela defenditu dute. Orain arte bezala segi Eusko Labelen aurretxoan Gorenak marka ere aurkeztu zuten, kalitate kontrolak egindako sagardoa baina ez derrigorrez bertako sagarrarekin. «Oraindik ez dugu garbi ikusten baten ala bestearen aldeko bidea hartu, ez dugu erabaki. Eusko Labelen sartzeko baldintzak betetzen ditugu, eta edozein unetan sar gaitezke, baina ez dugu argi ikusten. Aurten dena bertako sagarra erabili dugu; [...]

Aimar Maiz

Urretxuk udaletxe espaziotsua, argitsua eta erasoa izango du

Gutxira amaituko dira berritze lanak, iaz jarri ziren abian eta Estatuko Fondotik jaso den diru laguntzarekin finantzatu den lanetako bat da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Hileko azkeneko asteartea izaki, odola aterako dute gaur

Zelai Arizti kultur etxean izango dira ateraldiak ohi bezala. Gogoratu, lekua mantentzen bada ere, urtarrilaz geroztik ordutegi berria dagoela, 17:15etik 20:15era,...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Zuhaitz Eguna ospatu dute Gabirian

Gabiriarrek Zuhaitz Eguna ospatu zuten lehendabiziko aldiz larunbatean, bertako Guraso Elkarteak antolatuta. Edukinontziak dauden lekuan eta labearen inguruan landatu zituzten zuhaitzak. 13:00ak aldera zereginak bukatu eta Ostatun mokadutxoa egin zu...

Estitxu Imaz

Bi mendizale erreskatatu dituzte Txindoki mendian

Ertzaintzak Ordiziako bi mendizale erreskatatu zituen igande goizean, Txindoki mendian. Mendizaleetako bat, 37 urtekoa erori egin zen eta kolpeak eta haustura bat zituen. Txindokiko gainetik Amezketako errepikagailuen arteko zatian erori zen. Haren ema...

Ordiziako Hitza

Oier Oiarbide, Jokin Murua eta Gorka Maiz gabiriarrak, Gaztelekuko errege

"Erro Okocha ber bi" (Amaia Iturriotz, Mikel Iturriotz, Ekain Aseginolaza) eta "Lasatarrak" (Antton Fernandez, Uxue Fernandez, Jorge Andueza "Pitu") ere aritu ziren...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gimnasioko lanak inauguratu dituzte gaur Zegaman

Gaur gimnasioko lanak inauguratu dituzte Zegaman. Gimnasioak 200 metro koadroko bi solairu ditu eta beste 140 metro koadrotan berriz, aldagelak eta komun publikoak eraiki dituzte. 474.000 euroko kostua izan du eta Iparragirre eraikuntza enpresak egin ditu lanak, Natxo Ibarretxe arkitektoaren proiektua jarraituz. Ura berotzeko pelet bidezko galdara jarri dute. Inaugurazio ekitaldian Iñaki Galdos Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirolak eta Kanpo Ekintzak Saileko diputatua, Edurne Albizu Zegamako alkatea eta Zegamako Udaleko zenbait zinegotzi izan dira. Edurne Albizu Zegamako alkateak aipatu duenez, 2007ko maiatzaren 27an, zegamarrek herrian bozka eman ondoren, Arantzazurako bidea hartu zuten eta  zegamar talde batek, bildutako 200 bat sinadura eman zizkioten bidean, gimnasioa egin zedin eskatuz. “Beraz, uste dut zegamar askoren ametsa gauzatzea lortu dugula guztion artean”. Hilabete barru erabilgarri Albizuk aitortu zuen obrak luze joan direla. Espainiako Gobernuaren Fondoetako diru laguntzaren zati handiena eraikin horri beste solairu bat ematen erabili zuten. Ondoren, Zegamako Udalak, Iñaki Galdos Foru diputatuak zuzentzen duen Kirolak eta Kanpo Ekintza Sailarekin sinatutako akordioari esker, 100.000 euroko diru laguntza eskuratu zuen gastuei aurre egiteko. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza saileko Erein programatik berriz, beste 153.000 euro jaso zituen. Udala orain gimnasioa ustiatuko duen enpresa aukeratzeko baldintzen plegua lantzen ari da eta Albizuren hitzetan [...]

Estitxu Imaz

Agirrebideak bi noranzko izango ditu lanak amaitu ondoren

Upabia baserria bota ondoren, Agirrebidea berritzeko lanak hasi dira. Lazkaibar eta N-1 errepidea lotuko dituen bide berriak bi noranzko izango ditu, eta lanak hiru fasetan egingo dituzte. Lehen fasean trenbidearen gaineko zubia ordezkatuko dute. Eusko Jaurlaritzak egingo ditu lanak, datorren irailean hasita. Zubi berria jarrita, Lazkaibar eta zubiaren arteko zatia berrituko du CAF enpresak. Gipuzkoako Diputazioak zubiaren beste aldetik Goierriko industrialderaino igotzen den bidegurutzerainoko bidea zabalduko du. Errepideak 11 metroko zabalera izango du eta berritze lanak amaituta Ordiziara eta Beasaina eta CAFera doan trafikoa arinduko da. Goierriko eta Mallutz industriagunetara eta suhiltzaileen parkera joateko komunikazioa hobetzea ere espero dute. Errepidearen ondoan bidegorria ere eraikiko dute, eta, horregatik, zubiak 14 metroko zabalera izango du. Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkatearen arabera, errepidea zabaltzeko proiektua estregikoa da, “trafikoa arintzeaz gain, N-1etik Ordiziara sartzeko bi sarbideak, San Bartolome eta San Joanekoak, zubien azpitik pasatzen direlako”. Urte bukaerarako lanak amaituta egongo direla aurreikusi dute Ordiziako Udalean. Upabialdeko urbanizazioan skate pista Upabia baserria botata, inguru horretako urbanizazio lanak egiteko erraztasun gehiago ere izango dutela adierazi dute Ordiziako Udaletik. 2008an udalak eta CAFek sinatutako hitzarmenaren ondoren eraikiko da urbanizazioa eta guztira 42.918 metro koadro izango ditu. Udalak eraikitako skate parke berriaren eta Upabi baserria zegoen tokiaren artean [...]

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa