Bigarren eskuko azoka egiten ari dira Ordizian
Ordiziako Plaza Nagusia bigarren eskuko hainbat materialen salgune izaten ari da gaur goizean. Liburu zaharrak, arropak, argazki kamerak, irratiak, bitxiak eta beste hamaika salgai aurki ditzateke, eta merke asko gainera. Euro batean makina bat gauza ...
Ordiziako Plaza Nagusia bigarren eskuko hainbat materialen salgune izaten ari da gaur goizean. Liburu zaharrak, arropak, argazki kamerak, irratiak, bitxiak eta beste hamaika salgai aurki ditzateke, eta merke asko gainera. Euro batean makina bat gauza eros daitezke, eta zerbait gehixeago ordainduz gero erosketa-poltsa bete-bete eginda etxeratzeko modua dago. Antigoaleko argi eta armairuak ere ikus daitezke, eta bildumazaleek, berriz, garai bateko txanponak erosteko aukera izango dute euro baten truke. Bigarren eskuko azoka 14:00etan bukatuko da.












