Asteartean bilduko da euskarazko irakurle taldea Urretxun
Urretxu-Zumarragako euskarazko irakurle taldeak 2010-2011 ikasturteko zazpigarren bilkura egingo du datorren asteartean, hilak 12, arratsaldeko 19:00etan, Urretxuko liburutegian.
Astearteko saioan Xabier Montoiaren Gasteizko hondartzak liburua izango da aztergai. Liburu honetan Gasteiz hiriaren historia, bere biztanleena eta bertan bizi izan direnen bizipen pilaketa aurkituko ditu irakurleak. Gerra zibila bukatu eta gaur egun arteko urteak jasotzen ditu liburuak. Militarrez eta apaizez jositako hiritxoari industriaren etorrerak eragindako aldaketak.
Xabier Montoia 1955eko irailaren 24an jaio zen Gasteizen. Euskal idazle emankorra eta baita musikaria ere. Hertzainak izan zen Montoiaren lehen rock taldea. Taldeko abeslaria izateko euskara ikasi zuen eta ondoren M-ak taldean, bakarka… aritutakoa da.
Musika ez ezik literaturan era nabarmendu da. Ugariak eta goraipatuak izan dira kaleratu dituen eleberri, ipuin nahiz poesia liburuak. 2007an Euskadi Literatura Saria irabazi zuen, Euskal Hiria sutan (elkar) ipuin liburuarekin.