Eusko Alderdi Jeltzaleak bultzatuta, sortu zen “Solidaridad de Obreros Vascos” erakunde sindikala 1911ko uztailaren 23an. 178 langilek araudia onartu ondoren sortu zuten gaur egun ELA izena daraman sindikatua. Aurten ehun urte betetzen ditu, eta urteurreneko ospakizun nagusia Bilbon egingo badute ere ekainaren 11n, aurretik Euskal Herriko eskualde ezberdinetan ari dira egiten ospakizun ekitaldiak. Goierriri dagokion ekitaldia gaur egin dute Beasainen, Igartza jauregian. Bertan elkartu dira ELAko hainbat militante historiko eta gaur egun haien lanarekin jarraitzen duten beste hainbat kide. Sindikatuaren historia biltzen duen erakusketa ikusiz hasi dute urteurrena, eta ondoren hainbat militantek urte hauetan guztietan bizi izan dutena azaldu dute. Umore puntuan baina seriotik landu dute gaia, eta gutxienez beste ehun urte lanean jarraitzeko asmoa azaldu dute. Horretarako, ordea, gazteen beharra azpimarratu dute. Sindikatuak Goierrin izan zuen hasiera eta sorreratik ELAk egin dituen kongresuak eta data gogoangarrien errepasoa egin dute Anjel Mari Garmendia eta Juanjo Mujika militante historikoek. Luis Laskurainek eta Aitor Agirrek eskualdean sindikatuak izan duen bilakaera eta etorkizunari begira lan egiteko duten gogoa azaldu dute. Egoitz Iturbe, Oria bailarako arduradunak, amaitu du kontakizunekin. Bera ELAn hasi zeneko garaiak gogoratu ditu, eta aurrera begira beste ehun urte betetzeko lan egiten jarraitu behar dela azpimarratu du. Historia iruditan eta dokumentuetan [...]
Itsasondoko I. Herri Egunari iritsi zaio plazan gorpuzteko ordua. Bihar, larunbata, arratsalde aurrenetik hasita gauera arte luzatuko den egitarauarekin ospatuko dute herriko eragileak, elkarteak eta norbanakoak biltzea eta herrigintzan sakontzea helburu duen festa. Itsasondoko Gazte Taldeak hilabeteak igaro ditu prestatzen, eta «urduritasun puntuarekin» daude, azkeneko xehetasunak lotzen ari diren bitartean. Bihar 16:00etan hasiko da festa, haurrentzako eta nerabeentzako prestatu dituzten jolasekin. Jai giroa zabaldu nahi dute plazan; horretarako patata-tortilla lehiaketa egingo dute, 19:00etan hasita, izena emana duten zortzi taldek. Festarekin jarraitzeko afaria bertan egin nahi duenak ogitartekoak jateko aukera izango du 21:00etan. Azkenik, gau giroan murgilduta, Egurra ta Kitto musika taldeak kontzertua egingo du. Bukatutakoan ero jolasak iragarri dituzte gazteek. Herri Egunarekin herrigintza indartu nahi dute Itsasondon. Ekimena eta ideia gazte taldetik erne da. Hain zuzen, gazteria biltzeko eta Itsasondon bertan gizarte, kultura, aisialdi nahiz bestelako jarduerak aurrera ateratzeko taldea bera proiektu beraren barruko adaxka da. Udalak eta Aldundiak hauspotuta Emanzipakzio programa garatu dute, nerabezarotik gaztetasunera iragateko garaian herritartasun balioak barneratu eta atzera herrirako fruituak sor ditzaten animatzeko. Biharko jaialdiaren une batean aurkeztuko dute gazteek sortu duten taldea, herrikideen aurrean. 18:00etan prentsaurrekoa egingo dute euren burua aurkeztu, eta esku artean dituzten ideiak nahiz egitasmoak azaltzeko. Gazte taldean dabilen Maddi Alberdik [...]
Maiatzaren 1ean izango da Ataunen Jentilen Bideetatik iraupen luzeko VI. mendi ibilaldia. 48 kilometro luzeko ibilbidea prestatu du Ataun Kirol Elkarteak, erritmo jarraituan eta kontrolatuan 10-12 orduko txangoa. Bi urtean behin izaten da ibilaldi h...
Irriargi elkarteak hitzaldi-tailerra antolatu du, Itsasondon. Bihar, larunbata, izango da jardunaldia, 10:30ean hasita, eskolan. Hezkuntza eta heziketaren inguruko tailerrak egingo ditu «bizimodu kontzienteago baten aldeko» taldeak. Maite Sancheze...
Zaldiban goi mailako kontzertua antolatu du gaurko bertako Gazte Asanbladak. Betagarri taldeak bere azken diskoa, Bizitzari txistuka, aurkeztuko du, beste hainbat abestirekin batera. 22:30ean hasiko da kontzertua, antzokian. Jaialdian mojito festa...
Dantzari Txiki egunen Goierriko egutegia igande honetan hasiko da. Bi herritan aldi berean ospatuko dira, Ataunen eta Zaldibian. Ataunen dantza talde hauek parte hartuko dute: Jakintza (Ordizia), Aurtzaka (Beasain), Oin-Arin (Lazkao) eta bertako Otsoak. San Martin auzoari tokatzen zaio aurten txanda. 11:30ean elkartuko dira dantzariak, eta 12:15ean auzoko kaleetan barrena abiatuko dira, bidean hiru geldialdi egin eta dantzak erakusteko. Azkeneko geldialdia plazan izango da, saio bateratua. Agurra, Ikurrin dantza, fandangoa eta arin-arina denek batera egingo dituzte, eta talde bakoitzak pieza bana. 14:00etan bazkaria Auzoeta elkartean egingo dute, eta 16:00-16:30 aldera arratsaldeko saioa hasiko da. Zaldibian ere dantzaz ondo hornitutako asteburua izango dute. Igandean, Dantzari Txiki egunean, Jakintza, Aurtzaka, Irrintzi Alai (Legorreta), Goruntz (Gabiria), Gure Txokoa (Bera) eta herriko Iztueta taldea ibiliko dira kalerik kale. 11:00etan elkartu eta hamaiketakoa jango dute lehenbizi; 12:00etan aterako da desfilea; 14:00etan bazkaldu, eta 16:00etan Modestorekin erromeria izango dute. Zaldibiako Udalak iragarri du igandean 12:00etatik 13:00etara kalea itxita egongo dela ibilgailuentzat. 13:00ak arte ezingo da Txamarretxeko plazan eta Karreaneko iturri parean aparkatu. Bestetik, Zaldibian bihar, larunbata, dantza saio berezia ikusteko aukera ere izango da. 19:00etan Ibarrako Allurr eta Iztueta taldeek saioa egingo dute, plazan. Allurr taldeak 12-16 urte arteko 75 dantzari ekarriko ditu Zaldibiara, eta ordubete [...]
zingizango.com• Legazpiko Gazte Asanbladak eta Legazpiko Bertso Olariek bertso bazkaria bertan behera uztea erabaki dute. Oso jende gutxik erosi ditu txartelak. Txartelak erosi dituztenek erositako tokian hartu ahal izango dute dirua. Bertsolariei e...
Egin izan dira pertsona gorrei egokitutako antzezlan eta film laburren emanaldiak Euskal Herrian, baina kontzerturik ez oraindik. “Guk dakigula, behintzat, ez”, adierazi du Urko Ruiz de Apodakak, Ordiziarrock jaialdiaren antolatzaileak. Aurreneko aldiak noizbait izan behar zuen, eta egun hori ekainaren 17a izango da. Funky Punkie Party Clowns taldea (Malaga, Espainia) igoko da Ordiziako Herri Antzokiko oholtzara, eta gorreria maila ezberdinak dituztenek entzun ahal izango dute emanaldi berritzaile hori. Ordiziarrock musika jaialdiak zortzi urte beteko ditu aurten, eta urtez urte bilakaera oparoa izan du. Udazken partean egin izan dute orain artean, baina aurten ekainera pasatu dute, Ordiziako gaztetxearen 25. urteurreneko jaialdi nagusiari udazkenean lekua egiteko. “Hori da beste urte garai batera aldatzeko arrazoi nagusia”. Ordiziarrock “haziz baino gehiago zabalduz” joan den jaialdi bat da; lehen, herriko taldeak biltzen zituen rock kontzertuen gune zen, baina azken urteotan jazz eta blues musikak ere hartzen hasi da. “Konturatu ginen 15 urteko gazteetatik 80 urteko jendearengana iristeko gai ginela, eta, behin hori lortuta, geure buruari galdetu genion ea zer kolektibok ezin zuen gozatu gure jaialdiarekin, eta kolektibo hori pertsona gorrena zen”. Hasieran “ideia eroa” eman zezakeena egia bihurtzeko bidean da. Interneten ikusi zuten bazela beraiek buruan zuten ideia dagoeneko gauzatua zuen talde bat, Funky Punkie [...]
Lazkaoko II. San Prudentzio esku pilota txapelketan eliteko zortzi bikote ariko dira. Etorkizunekoen eta nagusien mailak bereizi dituzte, Udalak eta Lapke elkarteak bigarren urtez antolatutako lehiaketan. Gaur jokatuko dira aurreneko finalerdiak, da...
Maiatzaren 22ko udal hauteskundeei begira, Ataungo Herrigintza hautes-elkarteak asteartean aukeratu zuen bere zerrendaburu eta alkategaia: Bittor Oroz Izagirre. Gaur egun alkate da Oroz, eta datozen bozetan ere alkategai izango da.
Garapen bideko herrialdeetan lankidetza programak garatu behar dituzten elkarteentzat Iparra-Hegoa diru laguntza sortaren emateko deialdia egin du Lazkaoko Udalak. Eskaeran apirilaren bukaerarako aurkeztu behar dira udaletxean. Proiektu zehatza, helbur...
Korrika 17ren etorrera girotzeko eta ekimenari babesa emateko ekitaldiak antolatu ditu Aramako Udalak, biharko. 18:30ean dokumentala emango dute kultur etxean, eta 19:30ean talo jana izango da plazan. Igandean ere beste ikuskari batzuk izango dira.
Ataungo Udalak zabaldu egingo du Tailerreko zubitik eskolara arteko oinezkoen espaloia, eskuin aldetik 40 zentimetro gehiago emanez. Zuhaitzak eta arbustoak kenduko dituzte, eta argiteria berria jarriko dute. Obrak «berehala» hastekotan da Udala. ...
Apirilaren 14an iritsiko da Korrika Legazpira. 8:30ean sartuko da herrian, Urretxutik etorrita, eta jarraian, Legazpi zeharkatu ondoren, Oñati aldera hartuko du. Bezperan, apirilaren 13an, asteazkena, Korrika Txikia ospatuko dute arratsalde partean.
Aldundiak esan duenez, aurten amaituko dituzte lotunearen lanak; atzerapena egin beharreko lan zailek eragindakoa izan da.