Gazte bat bahitu eta kotxea lapurtzeagatik 8 urteko zigorra eskatu dute 'Muki'-rentzat
Gipuzkoako Fiskaltzak zortzi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du ‘Muki’ ezizenez ezagutzen den ustezko gaizkilearentzat. Zigor hori, hainbat deliturengatik eskatzen dute. Batetik, duela hilabete batzuk egin zuten 5 urteko kartzela eskaera dago; orduan, Lazkaoko taberna batean lapurreta egitea leporatu zitzaion. Orain berriz, Ordizian gazte bat bahitu izana eta haren kotxea lapurtzea leporatuta, beste hiru urteko zigorra eskatu dute.
Fiskaltzak egin duen txostenaren arabera, ustezko gaizkilea gaueko 22:30ean parke batean agertu eta gazte batengana gerturatu zen. Labana eskuan zuela, bere amaren autoa hartzera behartu eta Zumarragara eraman arazi zuen. Handik, Zaragozara joateko agindu zion; Ejea de los Caballeros herrira iritsitakoan, gazteari autotik jaitsi arazi eta kotxea lapurtu zion. Ibilgailua hurrengo egunean agertu zen Tuteran (Nafarroa).
Gertakari horiengatik, Fiskaltzak lapurreta eta pertsona bat ilegalki atxikitzea leporatzen diote Mukiri. Hala, denera zortzi urte eta erdiko kartzela zigorra eta biktimarentzako 10.630 euroko kalteordaina eskatu ditu.