Irriargi elkarteak hitzaldi-tailerra egingo du bihar Itsasondon
Irriargi elkarteak hitzaldi-tailerra antolatu du, Itsasondon. Bihar, larunbata, izango da jardunaldia, 10:30ean hasita, eskolan. Hezkuntza eta heziketaren inguruko tailerrak egingo ditu «bizimodu kontzienteago baten aldeko» taldeak. Maite Sancheze...
Irriargi elkarteak hitzaldi-tailerra antolatu du, Itsasondon. Bihar, larunbata, izango da jardunaldia, 10:30ean hasita, eskolan. Hezkuntza eta heziketaren inguruko tailerrak egingo ditu «bizimodu kontzienteago baten aldeko» taldeak. Maite Sanchezek Indarkeriaren jatorria eta prebentzioa hitzaldia egingo du.