Urteko lehen Dantzari Txiki egunak igandean dira, Ataunen eta Zaldibian
Dantzari Txiki egunen Goierriko egutegia igande honetan hasiko da. Bi herritan aldi berean ospatuko dira, Ataunen eta Zaldibian. Ataunen dantza talde hauek parte hartuko dute: Jakintza (Ordizia), Aurtzaka (Beasain), Oin-Arin (Lazkao) eta bertako Otsoak. San Martin auzoari tokatzen zaio aurten txanda. 11:30ean elkartuko dira dantzariak, eta 12:15ean auzoko kaleetan barrena abiatuko dira, bidean hiru geldialdi egin eta dantzak erakusteko. Azkeneko geldialdia plazan izango da, saio bateratua. Agurra, Ikurrin dantza, fandangoa eta arin-arina denek batera egingo dituzte, eta talde bakoitzak pieza bana. 14:00etan bazkaria Auzoeta elkartean egingo dute, eta 16:00-16:30 aldera arratsaldeko saioa hasiko da. Zaldibian ere dantzaz ondo hornitutako asteburua izango dute. Igandean, Dantzari Txiki egunean, Jakintza, Aurtzaka, Irrintzi Alai (Legorreta), Goruntz (Gabiria), Gure Txokoa (Bera) eta herriko Iztueta taldea ibiliko dira kalerik kale. 11:00etan elkartu eta hamaiketakoa jango dute lehenbizi; 12:00etan aterako da desfilea; 14:00etan bazkaldu, eta 16:00etan Modestorekin erromeria izango dute. Zaldibiako Udalak iragarri du igandean 12:00etatik 13:00etara kalea itxita egongo dela ibilgailuentzat. 13:00ak arte ezingo da Txamarretxeko plazan eta Karreaneko iturri parean aparkatu. Bestetik, Zaldibian bihar, larunbata, dantza saio berezia ikusteko aukera ere izango da. 19:00etan Ibarrako Allurr eta Iztueta taldeek saioa egingo dute, plazan. Allurr taldeak 12-16 urte arteko 75 dantzari ekarriko ditu Zaldibiara, eta ordubete [...]
Dantzari Txiki egunen Goierriko egutegia igande honetan hasiko da. Bi herritan aldi berean ospatuko dira, Ataunen eta Zaldibian.
Ataunen dantza talde hauek parte hartuko dute: Jakintza (Ordizia), Aurtzaka (Beasain), Oin-Arin (Lazkao) eta bertako Otsoak. San Martin auzoari tokatzen zaio aurten txanda. 11:30ean elkartuko dira dantzariak, eta 12:15ean auzoko kaleetan barrena abiatuko dira, bidean hiru geldialdi egin eta dantzak erakusteko. Azkeneko geldialdia plazan izango da, saio bateratua. Agurra, Ikurrin dantza, fandangoa eta arin-arina denek batera egingo dituzte, eta talde bakoitzak pieza bana. 14:00etan bazkaria Auzoeta elkartean egingo dute, eta 16:00-16:30 aldera arratsaldeko saioa hasiko da.
Zaldibian ere dantzaz ondo hornitutako asteburua izango dute. Igandean, Dantzari Txiki egunean, Jakintza, Aurtzaka, Irrintzi Alai (Legorreta), Goruntz (Gabiria), Gure Txokoa (Bera) eta herriko Iztueta taldea ibiliko dira kalerik kale. 11:00etan elkartu eta hamaiketakoa jango dute lehenbizi; 12:00etan aterako da desfilea; 14:00etan bazkaldu, eta 16:00etan Modestorekin erromeria izango dute.
Zaldibiako Udalak iragarri du igandean 12:00etatik 13:00etara kalea itxita egongo dela ibilgailuentzat. 13:00ak arte ezingo da Txamarretxeko plazan eta Karreaneko iturri parean aparkatu.
Bestetik, Zaldibian bihar, larunbata, dantza saio berezia ikusteko aukera ere izango da. 19:00etan Ibarrako Allurr eta Iztueta taldeek saioa egingo dute, plazan. Allurr taldeak 12-16 urte arteko 75 dantzari ekarriko ditu Zaldibiara, eta ordubete inguruko dantzaldia egingo dute. Dantzari zaldibiarrekin batera fandangoa, arin-arina, Ezpata dantza, Banakoa, Gipuzkoano, Agurra eta beste egingo dituzte, baita aurtengo bereziki prestatutako koreografiak ere. Londresen izan zen aurreko asteburuan Allurr, hango Euskal Etxeak gonbidatuta.