Ordiziarrek 240 zuhaitz landatu dituzte Arramendiren goiko eremuan, zonalde hori berreskuratu asmoz
Ordiziarrek 240 haritz, pago eta urki landatu dituzte auzolanean Arramendi kalearen gaineko eremuan. Lehen gune hori sasiek hartuta zegoen, eta Iban Asenjo Ordiziako Udaleko Agenda 21eko zinegotziak jakitera eman duenez, helburua zonalde hori berreskuratzea da. “Horretarako hiru zuhaitz espezie horiek aukeratu ditugu, bertako basokoak izanik, hautatutako eremuaren berreskurapen ekologikorako egokiak baitira”. Goizeko hamarretan Ordiziako plaza nagusian elkartu dira herritarrak, soinean landaketa lanetarako arropa egokiak zeramatzatela, eta Arramendirako bideari heldu diote gogotsu. 10:20ak aldera jada Arramendi kalearen goiko eremuan zeuden. Arantzadi zientzi elkartearen eskutik lortutako haritzak, pagoak eta urkiak atera dituzte segidan Ordiziako udaleko lorazainaren kamioitik, eta aitzurrak eskuetan zituztela zuhaitzak landatzeari ekin diote. Tarteka udal lorazainak aholku bat edo beste eman die han bildutakoei, batez ere haurrei. Gustura eta nahiko azkar aritu dira lanean, eta giro polita sortu da. Pozik bueltatu dira haurrak zein helduak egindako lanarekin. Urteetan zehar egindako lana Ordiziako Zerbitzuak eta Agenda 21 ordezkaritzak urteak daramatza udalerriko berdeguneetan zuhaitz espezieak landatzen eta Asenjoren arabera “Udalak helburu horrekin jarraitu nahi izan du aurten ere”. Horrela, Zuhaitz Egunean Jakintza ikastolako eta Urdaneta ikastetxeko 6. mailako haurrek 60 ezpel landatu zituzten Oreja Parkean. Handik gutxira, Buztuntza auzoaren sarrerako berdegunea hutsik zegoenez, udal lorazainek haginak landatu zituzten bertan eta Montañita gunean [...]
Ordiziarrek 240 haritz, pago eta urki landatu dituzte auzolanean Arramendi kalearen gaineko eremuan. Lehen gune hori sasiek hartuta zegoen, eta Iban Asenjo Ordiziako Udaleko Agenda 21eko zinegotziak jakitera eman duenez, helburua zonalde hori berreskuratzea da. “Horretarako hiru zuhaitz espezie horiek aukeratu ditugu, bertako basokoak izanik, hautatutako eremuaren berreskurapen ekologikorako egokiak baitira”.
Goizeko hamarretan Ordiziako plaza nagusian elkartu dira herritarrak, soinean landaketa lanetarako arropa egokiak zeramatzatela, eta Arramendirako bideari heldu diote gogotsu. 10:20ak aldera jada Arramendi kalearen goiko eremuan zeuden. Arantzadi zientzi elkartearen eskutik lortutako haritzak, pagoak eta urkiak atera dituzte segidan Ordiziako udaleko lorazainaren kamioitik, eta aitzurrak eskuetan zituztela zuhaitzak landatzeari ekin diote. Tarteka udal lorazainak aholku bat edo beste eman die han bildutakoei, batez ere haurrei. Gustura eta nahiko azkar aritu dira lanean, eta giro polita sortu da. Pozik bueltatu dira haurrak zein helduak egindako lanarekin.
Urteetan zehar egindako lana
Ordiziako Zerbitzuak eta Agenda 21 ordezkaritzak urteak daramatza udalerriko berdeguneetan zuhaitz espezieak landatzen eta Asenjoren arabera “Udalak helburu horrekin jarraitu nahi izan du aurten ere”. Horrela, Zuhaitz Egunean Jakintza ikastolako eta Urdaneta ikastetxeko 6. mailako haurrek 60 ezpel landatu zituzten Oreja Parkean. Handik gutxira, Buztuntza auzoaren sarrerako berdegunea hutsik zegoenez, udal lorazainek haginak landatu zituzten bertan eta Montañita gunean (Zaldibiarako bidean) berriz, beste zenbait zuhaitz. “Gaur beste saiotxo bat egin nahi izan dugu, eta bizitzan burutu beharreko gauzetatik (liburua idatzi, seme-alabak eduki eta zuhaitza landatu) samurrena egiteko aukera paregabea izan dugu hemen bildu garenok”, esan du irribarrez Asenjok.