Alkateak Zumarragako Arcelor-Mittaleko altzairutegiko produkzioa "etenda egon" dela onartu du
Zumarragako Ezker Abertzaleak apirila hasierako kutsadura datu txarren berri eman zuen prentsa ohar baten bitartez aurreko astean. Apirileko bi egunetan kutsadurak goia jo, eta datuak arriskutsuak izan ziren Eusko Jaurlaritzak egindako mailaketaren arabera; hots, datuek mugak hautsi eta mailarik kezkagarriena eman zuten. Mikel Serrano Zumarragako alkateari galdetuta, “grafito tobera batekin arazoak egon ziren, euskarri apurtu eta bat-batean grafito tonak erori ziren. Hauts horrek guztiak kutsadura neurriei eragin zien, eta altzairutegiko produkzioa eten egin zuen Jaurlaritzak”. Produkzioa martxan jarri zen, Serranoren arabera, “neurketak bere onera etorri zirenean, eta matxura konpondu zutenean”. Alkateak, “Jaurlaritzako ikuskatzaileak une oro egoerari jarraipena egin” diotela adierazi du, eta “aurretik ere gurera begira zeuden inbertsio termikoa nagusitu zelako egun horietan ere”
Neurgailuak
Une honetan hiru neurgailu daude Zumarragan. “Izazpi auzokoak datuak ondo ez zituela hartzen konturatu ziren, konexioa ez zebilen ondo eta beste bat ekarri zuten. Orain hiru daude, batak Izazpiko datuak kontrastatzen ditu, eta bestea mugitzen ari dira herrian barrena”