Aberri Egunean parte hartzeko deia egin du Urretxuko Udalak
Urretxuko Udalak igandean, apirilak 24, ospatuko den Aberri Egunean parte hartzeko deia luzatu die herritarrei. Etxeko leihoetan ikurrinak ipintzeko deia egin die eta baita Urretxun nahiz Gernikan ospatuko diren ekintzetan parte hartzeko ere. Igandean 10:00etan ikurrina jarriko dute udaletxeko balkoian eta ohorezko aurreskua egingo diote.