Chugdak Koren tibetarraren bisita jaso zuen Legazpik
Legazpiko Udalak Chugdak Koren tibetarraren bisita jaso zuen pasa den astean. Koren erbestean bizi da, Noruegan, 1969. urtetik. Herri tibetarraren giza eskbideen alde aktiboki lan egiten du eta egun, erbesteko tibetar parlamenturako hautagaia da. Bisita Donostiako Prhagma Drölma gobernuz kanpoko erakundeari esker gauzatu da. Elkarte honek elkartasuna azaltzen dio herri tibetarrari. Chungdak korenek historikoki Tibet herrialde aske bat izan dela azaldu zuen. 1949an Txinako Errepublikaren armadak hartu zuen, “ankerkeriaz, sarraskiak eraginez, torturatuz eta sistematikoki Tibeteko kultur, erlijio eta natur ondarea txikituz”. Biztanlego tibetarra gutxiengo bat da egun, “euren lurraldean maila guztietan marginatuak. 6.000.000 tibetar bizi dira bertan, eta 7.500.000 txinatarrek okupatu dute herrialdea”. Herri tibetarrak “52 urte” daramatza, “mugetatik barrura eta kanpora, erresistentzia sendo bat eginez, indarkeriarik gabeko borroka erabiliz. Denbora aurka dugu ordea”. Korenen ustez, “orain da isilpeko genozidio hau gelditzeko zerbait egiteko unea”. Horregatik, nazioarteko komunitateari erbesteko Tibetar gobernua aitor dezan eskatzen diote, Txinako gobernuarekiko negoziaketetan solaskide moduan. Aldi berean herri mailako gobernuari mozioren bat onartzeko ere eskatu zion, “herri tibetarrari bere borrokan lagun diezaion” eta “Tibeten giza eskubideak aitor daitezen” presioa egin dezan. Jasotako arreta eskertu asmoz, alkateari Tibeteko bandera bat oparitu zion. Alkateak, bere aldetik, apirileko osoko bilkurara gaiaren mozio bat eramateko konpromisoa hartu zuen, eta [...]
Legazpiko Udalak Chugdak Koren tibetarraren bisita jaso zuen pasa den astean. Koren erbestean bizi da, Noruegan, 1969. urtetik. Herri tibetarraren giza eskbideen alde aktiboki lan egiten du eta egun, erbesteko tibetar parlamenturako hautagaia da.
Bisita Donostiako Prhagma Drölma gobernuz kanpoko erakundeari esker gauzatu da. Elkarte honek elkartasuna azaltzen dio herri tibetarrari.
Chungdak korenek historikoki Tibet herrialde aske bat izan dela azaldu zuen. 1949an Txinako Errepublikaren armadak hartu zuen, “ankerkeriaz, sarraskiak eraginez, torturatuz eta sistematikoki Tibeteko kultur, erlijio eta natur ondarea txikituz”. Biztanlego tibetarra gutxiengo bat da egun, “euren lurraldean maila guztietan marginatuak. 6.000.000 tibetar bizi dira bertan, eta 7.500.000 txinatarrek okupatu dute herrialdea”.
Herri tibetarrak “52 urte” daramatza, “mugetatik barrura eta kanpora, erresistentzia sendo bat eginez, indarkeriarik gabeko borroka erabiliz. Denbora aurka dugu ordea”. Korenen ustez, “orain da isilpeko genozidio hau gelditzeko zerbait egiteko unea”. Horregatik, nazioarteko komunitateari erbesteko Tibetar gobernua aitor dezan eskatzen diote, Txinako gobernuarekiko negoziaketetan solaskide moduan. Aldi berean herri mailako gobernuari mozioren bat onartzeko ere eskatu zion, “herri tibetarrari bere borrokan lagun diezaion” eta “Tibeten giza eskubideak aitor daitezen” presioa egin dezan. Jasotako arreta eskertu asmoz, alkateari Tibeteko bandera bat oparitu zion.
Alkateak, bere aldetik, apirileko osoko bilkurara gaiaren mozio bat eramateko konpromisoa hartu zuen, eta hainbat oroigarri eman zizkion Chugdaki.
Jarraian, kultur etxean “The Sun Behind the Clouds” dokumentala proiektatu zuten, eta Chugdakek hitzaldia eskaini zuen. Bertaratuei Tibet-eko ahotsak izeneko liburuxka banatu zieten.













