D’elikatuzek bisita gidatuak antolatu ditu Aste Santurako
D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak bisita gidatuak antolatu ditu Ordiziako Erdi Aroko kasko historikoa ezagutu nahi dutenentzat. Ostegunean, ostiralean, larunbatean eta igandean egingo dituzte bisita gidatuak Ordiziako hiribilduan barr...
D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak bisita gidatuak antolatu ditu Ordiziako Erdi Aroko kasko historikoa ezagutu nahi dutenentzat. Ostegunean, ostiralean, larunbatean eta igandean egingo dituzte bisita gidatuak Ordiziako hiribilduan barrena. 11:30ean abiatuko dira bisitaldiak, D’elikatuzetik (Santa Maria kalea, 24).
Bestalde, hilaren 27an Ordizian ospatuko den Artzain Egunaren harira, D’elikatuzek Idiazabal paketea prestatu du Ordiziara hurbiltzen diren bisitarientzat. Ordiziako Martinez, Zubibi eta Altamira jatetxeetan, eta Tximista sagardotegian Idiazabal menua dastatzeko aukera izango dute bisitariek, eta baita D’elikatuz bera bisitatzeko ere. Hori guztia, 23 euro ordainduta. Informazio gehiago D’elikatuzen (943 88 22 90 edo turismo@ordizia.org)