Egitarau berezia prestatu dute Aste Santurako Eizu gaztelekuan
Ekintza bereziak antolatu dituzte Aste Santuko oporretarako Eizu gaztelekuko arduradunek. Aste honetan egingo dituzte lehen ekintzak, eta jai egunen ondoren jarraituko dute. Gaur mugikorrarekin ateratako argazki rallya egingo dute, eta datorren astean,...
Ekintza bereziak antolatu dituzte Aste Santuko oporretarako Eizu gaztelekuko arduradunek. Aste honetan egingo dituzte lehen ekintzak, eta jai egunen ondoren jarraituko dute. Gaur mugikorrarekin ateratako argazki rallya egingo dute, eta datorren astean, asteartetik aurrera, eskulanak, txapelketak eta tailerrak.
Apirilaren 27an esku pilotak eta birziklatutako materialarekin egindako pitxiak egiten ikasteko eskulan tailerra egingo dute. Apirilaren 28an berriz, alkoholik gabeko koktelak nola egin ikasiko dute. Bi ekintza hauetan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, eizugaztelekua@hotmail.com helbidera mezua bidalita. Izena emateko azken eguna apirilaren 26a izango da, asteartea.
EGITARAUA:
– BIHAR: 17:30ean, Mugikorrarekin ateratako argazkien rallya.
– APIRILAK 26: 17:30ean, Pin pon eta futbolin txapelketa.
– APIRILAK 27: 17:30ean, eskulanak.
– APIRILAK 28: 17:30ean, alkoholik gabeko koktelak egiteko ikastaroa.
– APIRILAK 30: 17:30ean, Pin pon eta futbolin txapelketa.